Foto Sokotra uhartea Indiako Ozeanoko  paradisu ahantzia

Sokotra uhartea
Indiako Ozeanoko
paradisu ahantzia

Sokotra uhartea
Indiako Ozeanoko
paradisu ahantzia

Intsentsuaren ibilbidearen garaitik hona mende asko igaro badira ere, badira oraindik denboraren tunelean atzera egin dugula sentiarazteko gaitasuna duten toki bakan batzuk. Sokotra uhartea da horietako bat. Zazpi egunetan Sokotrako paisaia ezberdinak bisitatuko ditugu, autoz, baina baita ere oinez egiteko aukerekin. 

Kontinentetik 350 kilometrora, uharte honen bakartasunak denbora luzez turismo-bideetatik at mantendu du –baita ere Yemengo gudatik urrun– eta naturaren aberastasunari eutsi ahal izan dio gaur arte. Eta horixe da Sokotraren xarmarik handiena: landaretza endemikoa, hondartza zoragarriak, ur garden-gardenak, eta mendi malkartsuak paradisu ahantziaren erdian. Ia aldatu gabe dagoen naturaren edertasunaz gozatuko dugu Abu Dhabi eta Dubaira berriro itzuli aurretik.

Interesguneak

• Sokotra, Indiako Ozeanoan ahantzitako paradisua. • Diksam, dragoiak eta basamortuko arrosak • Haggier mendiak, landaretza, fauna eta igerileku naturalak • Aumekeko hondartza luze-luzeak • Homhil, baso zabaletako eremu babestua: intsentsua eta dragoiak • Areher eta Arselgo marrazoarrantzaleak • Dihemrik eta Rosh-eko koralak • Qalansiyahko harea zuriko hondartza, Detwah urmaela eta Shuabeko izurdeak • Dubai, oparotasuna basamortuan.

Ibilbidea

Dubairainoko hegaldia –Abu Dhabi  –Hadibou –Suriniten – Homhil –Arher –Dihemri –Diksam –Qalansiya –Hadibou –Abu Dhabi –Dubai.

Zenbait datu interesgarri

Natur bidaia. Sokotrarainoko hegaldia Arabiar emirerritik. Ibilbiderako 4x4 motako ibilgailuak Sokotran. Dubain turista-mailako hotelean lo egingo dugu eta Hadiboun, berriz hotel xume batean. Sokotra uharteko ibilbideko 6 eguneko kanpaldiko gastuak (pentsio osoa). Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Dubairainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean. 
    - Hegaldi zuzena: Abu Dhabi- Sokotra- Abu Dhabi. 
    - Yemenen sartzeko bisatua. 
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. 
    - Dubai eta Abu Dhabi tarterako autobus pribatu txiki bat.
    - Lur- mota guztietarako ibilgailuak (4 bidaiari ibilgailuko, gehienez), Sokotrako ibilbide osoan. 
    - Turista- mailako hotela Dubain, gosaria barne.
    - Oinarrizko hotela Hadiboun, gosaria barne.
    - Sokotran, 6 eguneko kanpaldia (pentsio osoa). 
    - Kanpatzeko baimenak. 
    - Sukaldaria, sukaldea eta kanpatzeko material guztia (lozakua izan ezik). 
    - Bidaiako asistentzia- asegurua. 
    - Eskupekoak* (ikusi oharra baldintza- orrian).
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Aire- tasak.
    - Museo eta monumentuetarako sarrerak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 12 egun

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: otsailaren 4tik 15era.

Irteerak: Bilbao, Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 3.080 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Sokotra uhartea
Indiako Ozeanoko paradisu ahantzia
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT