Foto Irak Mesopotamiako arima

Abenduko zubia
Irak
Mesopotamiako arima

Irak
Mesopotamiako arima

Irak, antzinako Mesopotamiako zibilizazioaren sorlekua, non idazketa eta gurpila, matematika eta astronomia asmatu ziren. Mito erlijiosoen lekua ere bada: Eden lorategia, Tigris eta Eufrates ibaien artean kokatua, Babiloniako lorategi zintzilikatu zoragarriak, Babelgo dorrea… Behin egonkortasunaren eta garapenaren eredu izan zen herrialdea, ekialdearen eta mendebaldearen arteko bidegurutzean, eta azken hamarkadetan gerrek suntsitu eta fundamentalismoak jazarrita izan den herrialde bera: Iran-Irak Gerra, Saddam Husseinen errepresio politikoa, amerikar inbasioa. Oraindik hurbil sumatzen diren zauriak dira hauek, ISISek arpilatu eta suntsitutako Mosul hiri zaharraren lekukotasun biziak erakusten duen bezala.

Pixkanaka-pixkanaka, jende langile eta adeitsu hau betiko gerraren irudi hori atzean utzi eta berreraikitzea lortzen ari da, beraien onena eskaintzeko bisitariei. Abbasi, sumertar, akadiar, babiloniar eta asiriar kulturetako aztarna arkeologikoak, eragin otomandar eta persiarreko meskitak, eta milioika fededun mugitzen dituzten erromesaldi-zentroak, Mekarekin lehian.

Hau gutxi balitz, bertako herrialdeak ikusi ahal izango ditugu, bertako ibai eta paduretan nabigatu eta bertako jendearen abegikortasunaz, bazarren koloreaz eta gastronomiaz gozatu.

Interesguneak

• Bagdad, historia hurbila eta ondarea. Kafetegiak, zokoak eta bazarrak mila eta bat gauetako hirian • Samarra, Malwiyako minarete magikoa. • Hatra karabanetako hiria, UNESCOren ondarea • Mosul, erlijio-bizikidetza eta fundamentalismoa bost zubietako hirian. • Babilonia, gizateriaren iraganeko misterioak • Saddam Husseinen zigurat-jauregi harroputza • Kerbala, xiismoaren mausoleo sakratuak • Najaf, Aliren santutegia, Islamaren historia bizia • Wadi-Us Salaam-eko hilerria, munduko handiena eta zaharrena • Ur-eko zigurata, Abraham profetaren sumertar ondarea eta hiria. • Irakeko padurak, milaka urteko bizimodua Ekialde Hurbileko hezegunerik handienean • Al-Multaqa, Tigris eta Eufratesen arteko topaketa • Adanen zuhaitza, Edengo zuhaitz debekatua. • Basora, Simbad marinelaren hiria: balkoi eskegiak, bazarrak eta bizitza Satt Al-Arab ibaiaren ondoan.

Ibilbidea

Bagdaderainoko hegaldia – Ctesifonte – Bagdad – Agargoufeko zigurata – Bagdad - Samarra – Hatra – Mosul – Bagdad - Babilonia – Kerbala – Najaf – Ur-eko zigurata - Chibayish - Al-Multaqa –Basora.

Zenbait datu interesgarri

Bagdaderainoko hegaldia y Basoratik itzulera. Autobus txiki pribatuko garraioa ibilbide osoan zehar. Paduretan txalupa motordunetan nabigazioak, Tigris eta Eufrates ibaien arteko topaketan eta Basoran. Turista-maila oneko hoteletako ostatua ibilbide osoan zehar, gau bateko oso oinarrizko ostatua izan ezik. Bidaia hau kulturala, historikoa eta arkitektonikoa da, ostatu eta garraio baldintza onekin. Bidaia bizia ibilbideari eta edukiari dagokienez, egunen batean luzea izango da kilometrotan.
Irak herrialde egonkorra da gaur egun, eta bertatik ibiltzera gonbidatzen du. Oraindik egomena pixka bat izatea eskatuko diguten errepide-kontrol dezente dauden arren, irakiarren izaerak eta abegikortasunak bidaia erraza eta atsegina egitea eragiten dute, turismorako ia birjina den herrialde batean. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Bagdaderainoko hegaldia eta Basoratik itzulera.
    - Iraken sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Ibilbide osoan zehar, autobus txiki pribatuko garraioa.
    - Turista- maila hoteletako ostatua (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugelarekin) bidaia osoan, gau bateko oinarrizko ostatua izan ezik.
    - Etxe pribatu batean oinarrizko ostatua*(ikusi alojamenduaren atala)
    - Paduretan, Al- Mutaqako zonaldean eta Basoran txalupa motordunak. 
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Eskupekoak*(ikusi oharra baldintza orrian).
    - Irakeko bertako gidaria.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Museo eta monumentuetako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 9 egun

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria

Egunak: abenduaren 2tik 10era.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.

Prezioa : 2.480 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Irak
Mesopotamiako arima
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT