Komunikabideen bitartez iristen zaigun Iran herrialdearen estereotipo faltsuak baztertu eta egungo Iran ezagutu nahi dugu. Islamiar iraultzaren zakarkeria formalak ezarritako iruditik haratago doana. Herri eta kultura aberats eta atsegin baten egunerokotasuna eta Irango monumentu-ondarea ikusgarria. Mendebaldeko kulturaren ikuspegitik (bereziki emakumeenetik) baloratzeko zail samarra gertatzen den sistema politiko eta soziala gertutik ezagutu nahi dugu.
Interesguneak
• Pertsepolis eta Naghsh-e Rostamgo mausoleoak: Persiako inperioaren distira • Yazd hiri zaharra: bazarra, kalezuloak, badgir-ak, Irango arkitektura tradizionalaren eredu. • Shiraz: poeten hiriko meskitak, eskola musulmanak eta lorategiak.• Isfahan, munduaren erdi-erdian: Safawi dinastiaren arkitekturaren bitxi nagusia, hiri irekia eta atsegina.
Barruko hegaldiak: Teheran-Shiraz eta Isfahan-Teheran. Autobus txiki bat (airea girotzeko ekipoarekin) izango dugu garraiobide. Turista mailako hoteletan egingo dugu lo. Bidaia honetan interesatuta egonez gero, ez utzi izena ematea azken ordurako: bisatua lortzeko tramiteak luzeak izaten dira. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Teheranerainoko nazioarteko hegaldia, Turkish Airlines konpainiarekin: joan- etorria.
Barruko hegaldia. Teheran- Shiraz eta Isfahan- Teheran.
Iranen sartzeko bisatua eta bisatuaren tramitazioa.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
Hoteletako ostatu- gastuak, birentzako geletan (bainugelarekin), lo eta gosaria prezioaren barruan.
Ibilbide guztiko garraioa, taldearentzako autobus pribatuan (airea girotzeko ekipoarekin).
Bidaia- asistentzia asegurua.
Ingelesez dakien Irango gidaria.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
Aireportuko tasak.
Museo eta monumentu eta aukerako jardueretarako sarrerak.
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Madril eta Bartzelonatik.
Prezioa : 1.725 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?