Foto Iran Kolore beltzetik haratago

Iran
Kolore beltzetik haratago

Iran
Kolore beltzetik haratago

Komunikabideen bitartez iristen zaizkigun Iran herrialdearen estereotipo faltsuak baztertu eta egungo Iran ezagutu nahi dugu. Islamdar iraultzaren ondorioak. Gizartea kontrolatzeko gaietan egin dituen gehiegikerien gainetik. Eta hortik haratago, Iranen bizi direnen eguneroko bizimodua, errealitatea, gogoak... herri eta kultura aberats eta atsegin baten egunerokotasuna. Mendebaldetik iristen diren bidaiarientzat kontraste handiko herrialdea gertatu ohi da Iran, islamaren tradizionalismoa eta mendebaldetik etorritako izpiritu modernoa elkartzen dituena. Eta sekulako monumentu ondarea duena. Politikoki mendebaldeko kulturaren ikuspegitik (batez ere emakumeen ikuspegitik) baloratzeko zail samar gertatzen den sistema politiko eta soziala gertutik ezagutzea ere komenigarria da.

Interesguneak

• Pertsepolis eta Naghsh-e Rostamgo mausoleoak: Persiako inperioaren distira • Mashad eta xiiten zortzigarren imana izan zen Rezaren mausoleoa: xiiten hiri sakratua • Masuleh: Kaspio aldeko Iran berdea • Yazd hiriko alde zaharreko kalezuloak eta meskita • Shiraz: poeten eta idazleen hiria • Isfahan, munduaren erdi-erdian: irandar arkitekturaren bitxi nagusia, hiri irekia eta atsegina • Sanandaj eta inguruko herrixkak: XXI. Mendeko Kurdistan.

Ibilbidea

Teheranerainoko hegaldia – Masuleh – Ardabil – Tabriz – Takab – Sanandaj – Kermanshah – Teheran – Mashad – Kashan – Yazd – Kerman – Shiraz –Pertsepolis –Isfahan –Teheran.

Zenbait datu interesgarri

Teheran-Mashad, trenez, literetan. Barruko hegaldiak: Teheran-Rasht, Kermanshah-Teheran eta Mashad-Teheran. Ibilbide guztian autobus txiki bat izango dugu garraiobide (airea girotzeko ekipoarekin). Turista mailako hoteletan egingo dugu lo. Herrialde honetan nahitaezkoa da jokabide eta jantzi kontuetan arau batzuk betetzea, hortik aurrera mugitzeko askatasun osoa izango dugu. Bidaian interesatuta egonez gero, ez utzi izen-ematea azken ordurako: bisatuak denboraz tramitatu behar dira, azken orduko arazoak ekiditeko. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Teheranerainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria. Barruko hegaldiak: Teheran- Rasht, Kermanshah- Teheran eta Mashad- Teheran. Irango bisatua. Aireportu edo tren- geltoki eta hotelen arteko joan- etorriak. Ibilbide guztiko garraioa, autobusez (airea girotzekoa), lo eta gosaria prezioaren barruan. Teheran- Mashad tren- bidaia (literetan). Turista- mailako hotelak (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin). Takab hirian, oinarrizko hotela (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin). Bidaia- asegurua. Irango bertako gidaria. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik. Museo eta monumentu eta aukerako jardueretarako sarrerak. Aireportuko tasak. Aire- tasak. Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, abuz. 2an//ira. 4an/urr. 2an.

Prezioa : 2.550 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Iran
Kolore beltzetik haratago
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT