Indonesia
Java, Sulawesi,
Bali eta Komodo
Biztanle ugari dituen Java uhartean emango diogu hasiera bidaiari. Uhartearen erdian dagoen eta inguruan 80 sumenditik gora (bat Nromo izenekoa) dituen Jogakartaino hegazkinez iritsiko gara. Hortik Surayabarantz egingo dugu, ondoren Sulawesira jauzi egiteko. Sulawesi edo Celebes uhartean Makassar hartuko dugu abiapuntutzat, antzina Ujung Pandang izena zuen hiria. Iparraldeko bidea hartu eta arroz-sail eta oihanen artean, heriotza bizitzaren osagai garrantzitsua den toraja etniaren lurretarantz abiatuko gara.
Paisaian eraikuntza tradizionalak -tongkonan- eta harkaitzetatik zintzilikatutako hilerriak egurretan landutako hildakoen aurpoegiekin –tau tau- eta bide bazterrean hildakoaren omenezko ganadua akabatzeko zeremonia zaharrak. Hegoalderantz itzultzen hasiak, Asiako hondartzen artean ederrenetarikoa eta lasainetarikoa: Bira, atsedena hartzeko leku egokia.
Gure ibilbidearen hurrengo etapa: Bali uharte misteriotsua, eta Indonesiako hinduismoa ezagutzeko aukera, bertako tenplu ugariren bidez. Batukaru sumendi handiaren oinetan planetako nekazaritza paisaiarik ederrenak ikus daitezke, Jatiluwih-ko arroz-soroak, besteak beste, Gizateriaren Ondare izendatuak.
Balin hegazkina hartu eta Floreseraino joango gara, hortik, Komodo P.N. zeharkatuz, txalupan Rinca eta Komodo uhartera joateko, lehorreko faunaren harribitxi bat ikustera: Komodo dragoia, Historiaurreko lekuko bizia. Ibilbide honek toki interesgarri asko biltzen ditu: Java, Sulawesi, Bali eta Flores. Gizateriaren benetako kaleidoskopioa: animismoa, hinduismoa, budismoa, islama eta kristautasuna, denak herrialde berean; eta Komodo uhartea ahaztu gabe, ezta uharte horretako fauna interesgarria ere, munduan bakarra.
Interesguneak
• Yogia, Javako kultur hiriburua • Borobudur eta Prambanango tenpluak, “Gizateriaren Ondare” • Merapi, Bromo eta Batur sumendiak • Candi Sukuh misteriotsua • Animismoa toraja herrialdean: hileta erritoak eta ospakizunak • Birako hondartzak • Bali, hamaika tenplu eta herritar atseginak, erlijiozaletasuna. • Urrutiko Flores uhartea • Komodo P.N. eta bertako milurteko dragoiak.
Ibilbidea
Singapurrerainoko hegaldia –Jojakarta –Solo –Bromo –Suruyaba –Ujung Pandang –Rantepao –Senkang –Bira –Ujung Pandang –Denpasar –Ubud –Labuanbajo - Rinca– komodo- Labuanbajo –Ubud – Singapur.
Zenbait datu interesgarri
Berez kontinente oso bat izan zitekeenaren zati txiki, baina aldi berean handia ere, zehartzen duen ibilbidea prestatu dugula esan dezakegu. Era guztietako paisaiak ikusiko ditugu: sumendiak, hondartzak, oihanak, toki lehorrak… eta betiere itsasoak inguratuta. Herrialdearen zabaltasuna komntuan hartuta, Indonesia barruan uharteen arteko hegaldi batzuk egingo ditugu. Lur gaineko ibilbideetarako autobus pribatua (aire girotuarekin) erabiliko dugu. Hotel eta bungalow erosoetan egingo dugu lo. Komodon, Floresetik Komodora eramango gaituen itsasontzian emango dugu gaua. Klima beroa, hezea eta tropikala. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
-
- - Singapurreraino hegaldi erregularra, joan-etorria.
- - Singapur-Yoyakarta eta Denpasar-Singapur hegaldiak
- - Barruko 4 hegaldi hauek: Surabaya-Ujung Pandang, Ujung Pandang-Denpasar, Denpasar-Labuang Bajo-Denpasar.
- - Indonesian sartzeko bisatua.
- - Aireportu eta hotelen arteko joan-etorriak.
- - Taldearentzako autobus edo autobus pribatu txikiko garraioa, Java, Sulawesi eta Baliko ibilbideetako.
- - Bromo sumendia ikusteko lur mota guztietako ibilgailuak.
- - Tempe lakua bisitatzeko kanoa.
- - Komodo P.N.eko bi eguneko bisitarako txalupa pribatua (pentsio osoa)
- - Turista motako hotel eta bungalowetako ostatua, birentzako geletan (bainugelarekin): lo egitea eta gosaria.
- - Komodo P.N.eko bisitan, gau batean txalupan lo egitea.
- - Bidaiako asistentzia-asegurua.
- - BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
-
- - Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
- - Museo eta monumentuetarako sarrerak.
- - Aireportuko tasak (30 € inguru).
- - Aire-tasak.
- - Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak..