Foto Amazoniaren erdian, hara eta hona Brasil

Amazoniaren erdian,
hara eta hona
Brasil

Amazoniaren erdian,
hara eta hona
Brasil

Bidaia hau oso berezia da, guztiz bestelakoa, egun batzuetarako mundutik at egon eta mugarik gabeko espazio natural batean –batzuetan basatia dena- murgildu eta zaratak eta erosotasunak alde batera utzi nahi dituenarentzat. Gainezka egiten duen naturarekin erabateko harmonian bizi diren jendearen bizileku zoragarrian. 6 milioi karratutik gorako zabalera duen Amazonia oihanean. Munduko herrialde gehienak baino zabalagoa. Zabalera horrek eta behin Manaus hiritik ateraz gero Amazonia barruko bideen egoera kaxkarrak asko zailtzen dute bidaiatzeko aukera. Berez nabigazioa da Amazonia ezagutu eta Amazonian barrena ibiltzeko aukera bakarra. Hori dela eta bi astez txalupa txiki batean biziko gara, oihanak, urak, animaliek eta pertsonek -hurrenkera horretan- osatutako lurralde zabal horretatik ihes egiteko aukerarik gabe. #Behar ditugunak txalupan sartu eta ibaian gorantz egingo dugu, Amazoniako oihanaren erdirantz. Bi asteko bidaia, guztiz bestelakoa, ia-ia espedizio bat. Munduko ibai-sarerik handiena du Amazoniak. 80.000 km-ko ibai-bideak, planeta osoko edateko uraren %17 osatzen dutenak. Txalupatik oihanean sartuko gara, ibai txikietan eta uretako basoetan barrena egin eta ibai-ertzetako herrixketan geldituko gara. #

Interesguneak

• Manaus, Tropikoko harribitxia • Vila Paraisoko kautxu-esplotazioa • Paricatuba uhartea • Janaruaca lakuko kanalak eta basoa • Amazonas (Solimöes) ibaiaren eta Ibai Beltzaren arteko topagunea • Pirañak arrantzatzen eta hegaztiak, landaretza eta fauna behatzen • Praia do Tupeko Erreserba Ekologikoa • Dessana indioak • Ibai txikietan (“igarape"ak) barrena kanoaz ibiltzen egun argitan eta gauez • Oihanean, oinez • Anavilhanaseko ibai-artxipelagoa, zabaleran mundutik bigarrena • Terra Petrako indigenen komunitatea • Mucuras ibaiko uretako basoan (“igapo”a) zehar nabigatzen • Tres Bocas, Anakonda Handiaren legendaren sorlekua • Novo Airaoko artisauak eta ontziolak • Novo Airaon, ibaian izurde arrosen artean bainatzen • Legenda-sorleku eta ugaztunen babeslekua izan den Madada indioaren kobazulora oinez • Acu ibai txikia kanoaz jaisten • Cachoeiras eta Presidente Figuereidoko ur-jauziak • Salvador de Bahia.

Ibilbidea

Manauserainoko hegaldia–Janaruaca lakua–Ur-topagunea–Januaca lakua–Tupe hondartza–Tucumako badia–Anavilhanas artxipelagoa–Culleras ibaia–Capoeira ibai txikia–Novo Airao–Madada indioaren kobazuloa–Acara Baruko ibai txikia–Acuko ibai txikia–Cachoeiras eta Presidente Figuereido–Manaus–Salvador de Bahia.

Zenbait datu interesgarri

Manauserainoko hegaldia. Amazonas ibaiko zeharkaldia txalupa pribatuan egingo dugu oso-osorik eta txalupako ganbaretan egingo dugu lo (pentsio osoa prezioaren barruan). Naturazaleentzako bidaia, oso talde txikian (gehienez 10 pertsona) egingo duguna. Bidearen amaieran: Salvador de Bahia. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Sao Paulorainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean. Barruko hegaldiak: Sao Paulo- Manaus, Manaus- Salvador de Bahia eta Salvador de Bahia- Sao Paulo. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Manaus, Presidente Figuereido eta Salvador de Bahian, turista- motako hotela (lo egitea eta gosaria). Itsasontziko ostatua, hiru edo laurentzako ganbaretan. Ibaian zehar egingo dugun zeharkaldirako txalupa pribatua (pentsio osoa). Txalupan egon bitartean, kanoa eta kayaketan egindako irteerak. Txalupako zeharkaldiko bisitaldiak eta tokiko gidariak (izurdeak ikusteko Novo Airaoko irteera, aukerakoa, izan ezik). Oihanean gau bat emateko kanpalekuko gaiak (lozakua izan ezik). Lurgaineko garraioa Cachoeiras eta Presidente Figuereidora. Bidaia- asegurua. Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Otorduak, zehaztutakoak izan ezik. Museoetarako sarrerak. Aireportuko tasak. Aire- tasak. Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 6 eta 10 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNetik, abuz. 3an./urr. 1ean.

Prezioa : 3.075 € + aire tasak*

Gehigarria : abuz. 100 €

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Amazoniaren erdian, hara eta hona
Brasil
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT