Hamaikatxo uharte dituen –bakoitza bere nortasun propioarekin– artxipelago batean sartuko gara. Orkidea baten itxura duen antzinako Celebes uhartean emango diogu hasiera bidaiari. Arroz-soro, oihan eta kareharrizko formazioen artean, heriotza bizitzaren osagai garrantzitsua den toraja etniaren lurretarantz abiatuko gara.
Paisaian eraikuntza tradizionalak –tongkonan– eta harkaitzetatik zintzilikatutako hilerriak egurretan landutako hildakoen aurpegiekin –tau tau- eta bide bazterrean hildakoaren omenezko ganadua akabatzeko zeremonia zaharrak.
Java uharte biztanletsua izango da gure hurrengo destinoa. Yogyakartan, Borobudur eta Prambanan tenpluetan zehar, hiri horretako aniztasun erlijiosoa ezagutuko dugu. Uhartearen mendebalderantz eginez, lur hauetako paisaiarik ederrenetakoak ikusteko aukera izango dugu: Bromo sumendia, inguruan beste 80 sumendi dituela. Ondoren, Ijen sumendiaren barruko laku urdin turkesa ikusgarria.
Ondoren, Bali uharte misteriotsua, eta Indonesiako hinduismoa ezagutzeko aukera, bertako tenplu ugarien bidez. Batukaru sumendi handiaren oinetan planetako nekazaritza paisaiarik ederrenak ikus daitezke, Jatiluwih-ko arroz-soroak, adibidez, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatuak.
Eta bidea amaitu aurretik, Komodo P.N., eta bertan, gure planetako altxorretako bat: Komodo dragoia, historiaurreko oroitzapen bizia.
Ibilbide honek toki interesgarri asko biltzen ditu: Sulawesi, Java, Bali eta Flores. Gizateriaren benetako kaleidoskopioa: animismoa, hinduismoa, budismoa, islama eta kristautasuna, denak herrialde berean; eta Komodo uhartea ahaztu gabe, ezta uharte horretako fauna interesgarria ere, munduan bakarra.
• Animismoa toraja herrialdean: hileta erritoak eta ospakizunak • Birako hondartzak • Yogya, Javako kultur hiriburua • Borobudur eta Prambanango tenpluak, “Gizateriaren Ondarea” • Merapi, Bromo eta Batur sumendiak • Ijen sumendiko azufre-meatzeak • Bali, hamaika tenplu eta herritar atseginak, erlijiozaletasuna. • Urrutiko Flores uhartea • Komodo P.N. eta bertako milurteko dragoiak.
Jakartarainoko hegaldia –Ujun Pandang –Pare Pare –Rantepao –Senkang –Bira –Ujung –Pandang –Yogyakarta –Bromo –Ijen –Ubud –Labuanbajo –Komodo –Labuanbajo –Denpasar.
Berez kontinente oso bat izan zitekeenaren zati txiki, baina aldi berean handia ere, zeharkatzen duen ibilbidea prestatu dugula esan dezakegu. Era guztietako paisaiak ikusiko ditugu: sumendiak, hondartzak, oihanak, toki lehorrak… eta betiere itsasoak inguratuta. Herrialdearen zabaltasuna kontuan hartuta, Indonesia barruan uharteen arteko hegaldi batzuk egingo ditugu. Ibilbide osorako autobus pribatu bat (aire girotuarekin) erabiliko dugu. Hotel eta bungalow erosoetan egingo dugu lo. Komodon, Floresetik Komodora eramango gaituen itsasontzian emango dugu gaua. Klima beroa, hezea eta tropikala. Banoako gidaria.
- Hegaldi erregularra, haranzkoan Jakartaraino, itzulera Balitik.
- Barruko hegaldiak: Jakarta- Ujung Pandang, Ujung Pandang- Yogyakarta, Denpasar- Labuang Bajo- Denpasar.
- Indonesian sartzeko bisa.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Yogyakarta- Mojokerto tarterako trena (aire girotuarekin).
- Taldearentzako autobus edo autobus pribatu txikiko garraioa, Sulawesi eta Javako ibilbideetan.
- Bromo sumendia eta Ijen sumendia bisitatzeko 4x4 motako ibilgailuak.
- Java uhartearen eta Baliren arteko ferrya.
- Tempe lakua bisitatzeko kanoa.
- Komodo P.N.ko bi eguneko bisitarako txalupa pribatua (pentsio osoan)
- Turista motako hotel ostatua, birentzako geletan (bainugelarekin): lo egitea eta gosaria.
- Komodo P.N.ko bisitan, gau batean txalupan lo egitea.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Banoako gidaria.
- Otorduak, “Prezioaren barne” atalean zehaztutakoak izan ezik.
- Museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak
- “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 24 egun
Taldea: 6 eta 16 pertsona bitartekoa + gidaria.
Egunak: ekainaren 2tik 25era.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Prezioa : 3.790 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.