Foto Indonesia Java, Sulawesi, Bali eta Komodo

Indonesia
Java, Sulawesi,
Bali eta Komodo

Indonesia
Java, Sulawesi,
Bali eta Komodo

Biztanle ugari dituen Java uhartean emango diogu hasiera bidaiari. Uhartearen erdian dagoen eta inguruan 80 sumenditik gora (bat Nromo izenekoa) dituen Jogakartaino hegazkinez iritsiko gara. Hortik Surayabarantz egingo dugu, ondoren #Sulawesira jauzi egiteko. Sulawesi edo Celebes uhartean Makassar hartuko dugu abiapuntutzat, antzina Ujung Pandang izena zuen hiria. #Iparraldeko bidea hartu eta arroz-sail eta oihanen artean, toraja etniaren lurretarantz abiatuko gara. #Paisaian eraikuntza tradizionalak eta harkaitzetatik zintzilikatutako hilerriak eta bide bazterrean hildakoaren omenezko ganadua akabatzeko zeremonia zaharrak. Hegoalderantz itzultzen hasiak, Asiako hondartzen artean ederrenetarikoa: Bira, atsedena hartzeko leku egokia. #Gure ibilbidearen hurrengo etapa: Bali uharte misteriotsua, eta Indonesiako hinduismoa ezagutzeko aukera. Augung sumendi handiaren oinetan planetako nekazaritza paisaiarik ederrenak ikus daitezke. #Balin hegazkina hartu eta Floreseraino joango gara, hortik txalupan Rinca eta Komodo uhartera joateko, lehorreko faunaren harribitxi bat ikustera: Komodo dragoia. #Ibilbide honek toki interesgarri asko biltzen ditu: Java, Sulawesi, Bali eta Flores. Gizateriaren benetako kaleidoskopioa: animismoa, hinduismoa, budismoa, islama eta kristautasuna, denak herrialde berean; eta Komodo uhartea ahaztu gabe, ezta uharte horretako fauna interesgarria ere.

Interesguneak

• Yogia, Javako kultur hiriburua • Borobudur eta Prambanango tenpluak, “Gizateriaren Ondare” • Merapi, Bromo eta Batur sumendiak • Candi Sukuh misteriotsua • Animismoa toraja herrialdean: hileta erritoak eta ospakizunak • Birako hondartzak • Bali, hamaika tenplu eta herritar atseginak, erlijiozaletasuna. • Urrutiko Flores uhartea • Komodo P.N. eta bertako milurteko dragoiak.

Ibilbidea

Jakartarainoko hegaldia –Jojakarta –Solo –Bromo –Suruyaba –Ujung Pandang –Rantepao –Senkang –Bira –Ujung Pandang –Denpasar –Ubud –Labuanbajo –Denpasar –Jakarta.

Zenbait datu interesgarri

Herrialdearen zabaltasuna komntuan hartuta, Indonesia barruan uharteen artejko hegaldi batzuk egingo ditugu. Lur gaineko ibilbideetarako autobus pribatua (aitre girotuarekin) erabiliko dugu. Hotel eta bungalow erosoetan egingo dugu lo. Komodon, Floresetik Komodora eramango gaituen itsasontzian emango dugu gaua. Klima beroa, hezea eta tropikala. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Jakartaraino hegaldi erregularra, joan- etorria. Barruko hegaldiak: Jakarta- Jojakarta, Surabaya- Ujung Pandang, Ujung Pandang- Denpasar, Denpasar- Labuang Bajo- Denpasar eta Denpasar- Jakarta. Indonesian sartzeko bisatua. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Taldearentzako autobus edo autobus pribatu txikiko garraioa, Java, Sulawesi eta Baliko ibilbideetako. Bromo sumendia ikusteko lur mota guztietako ibilgailuak. Tempe lakua bisitatzeko kanoa. Komodo P.N.eko bi eguneko bisitarako txalupa pribatua (pentsio osoa) Turista motako hotel eta bungalowetako ostatua, birentzako geletan (bainugelarekin): lo egitea eta gosaria. Komodo P.N.eko bisitan, gau batean txalupan lo egitea. Bidaiako asistentzia- asegurua. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik. Museo eta monumentuetarako sarrerak. Aireportuko tasak (36 € inguru). Aire- tasak. Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak..

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCN, abuz. 1ean/ira. 2an/urr. 1ean/aza. 3an.

Prezioa : 2.875 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Indonesia
Java, Sulawesi, Bali eta Komodo
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT