Foto Indiako iparraldea Rajastan Handia Delhitik Kalkutaraino (30 egun)

Indiako iparraldea
Rajastan Handia
Delhitik Kalkutaraino (30 egun)

Indiako iparraldea
Rajastan Handia
Delhitik Kalkutaraino (30 egun)

Rajastango basamortutik abiatuta, maharajen jauregien, gotorleku ikusgarrien eta kolore askotako durbante eta sarien artean, Rajastan, Madhya Pradesh, Utar Pradesh eta Bihar estatuak zeharkatuz deskribaezina den Kalkutaraino helduko gara, mendebaldeko Bengala estatuan jada. Mendebaldetik ekialdera 30 egunetan, munduko herrialderik jendetsuenaren iparraldea zeharkatuko dugu, eta tolerantziaz eta begirunez betetako kultura–adierazpenez beteriko bizi–ikuskizun batean parte hartuko dugu. Milaka urte dituen tradizio kultural, erlijioso eta filosofikoan oinarritutako bizimodua, bidaiarien begiratzeko modua aldatzea eskatzen duena.

Jaisalmerreko Thar basamortutik, Rajastan eta bere jauregi eta gotorleku handiak, Agrako Taj Mahal edo Benareseko Ganges sakratua, bisitatuko ditugu, baina bere natura pixka bat ikusteko astia ere izango dugu Ranthamboreko Parke Nazionalean kasu, Tigre iheskorraren bila. Bodhgayaraino jarraituko dugu, hemen, Bo zuhaitz baten azpian, gertatu zen Siddhartharen argitzapena, duela 2600 urte.

Hemendik, azken ahalegin batean, Kalkutara iritsiko gara, beste mundu baten barruko mundu bat dena. Bidaiaren une honetan, India maitatu edo gorrotatuko dugu, herrialde ugariz beteriko kontinentea, axolagabe utziko ez gaituena.

Interesguneak

Delhi zaharra eta Delhi berria • Rajastango hiriak, jauregiak eta gotorlekuak: Jaipur, Jodhpur, Amber... • Jaisalmer, Thar basamortuko zaindaria • Udaipur, Rajastango Venezia • Puskhar, Brahmaren hiri santua: loto lorea, bizia sortuz • Taj Mahal: marmol zuriz egindako eraikinaren magia • Ganges: hinduismoaren ibai sakratua, ghats delakoak eta errausketak bainatzen, Shivaren hirian: Benares • Jojawar eta Narlai, Rajastan landatarrena • Ranthamboreko P.N.a, tigreen bizilekua • Orchha, Madhya Pradesheko harribitxia • Khajuraho, arte erotikoa • Bodhgaya, Boko zuhaitzaren azpiko argiztapena • Kalkuta, Indiako hiriburu kulturala, hiri jendetsua eta beste bat ere ez hain bizia.

Ibilbidea

Delhirainoko hegaldia – Mandawa – Bikaner – Jaisalmer – Jodhpur – Jojawar – Narlai – Udaipur – Pushkar – Jaipur – Ranthambore – Agra – Orchha – Khajuraho – Benares – Bodhgaya – Kalkuta.

Zenbait datu interesgarri

Bidaia luzea, osoa eta edukiz beteta. Zeharkatzen ditugun eremuak arretaz bisitatzeko pentsatuta dago ibilbide hau, Indiak eskatzen duen moduan: lasai, baina kalea eta ibilbidean zehar marrazten diren paisaiak biziz. Hotel erosoetan egingo dugu lo. Delhitik Bidhgayaraino ibilgailu pribatuak (aire–girotzeko teknologia dutena) erabiliko ditugu. Bodhgaya eta Kalkuta arteko bidaiaren azken tartea trenez egingo dugu. Duen luzapen luzeagatik bidaia sutsua izango da. Azaroan bidaiatuko gara, Indiako zonalde itzel hau bisitatzeko hilabeterik aproposenetariko batean. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Hegaldi erregularra, Delhira.
    - Indiara sartzeko bisa.
    - Aireportu, tren–geltoki eta hotelen arteko joan–etorriak.
    - Autobus pribatuko garraioa (aire girotuarekin), Delhitik Bodhgayaraino.
    - Bodhgaya–Kalkuta tarteko trena.
    - Lur orotako ibilgailuak eta sarrera Ranthamboreko Parke Nazionaleko bisitaldirako.
    - Benaresen Ganges ibaian nabigatzeko txalupa.
    - Turista–mailako hoteletako ostatua ibilbide osoan zehar, birentzako geletan (bainugelarekin): lo egitea eta gosaria (28 gau).
    - Bidaiako asistentzia–asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus Baldintza orrian).
    - Bertako gidariak.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, “Prezioaren barne” atalean aipatutakoak izan ezik.
    - Museo, monumentu, toki interesgarri eta parkeetarako sarrerak, “Prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik.
    - Aire–tasak.
    - Eskupekoak, eta “Prezioaren barne” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Iraupena : 30 egun

Taldea: 8 eta 18 pertsona artekoa + gidaria

Egunak: aza. 1.

Irteerak: MAD eta BCNtik.

Oharra : Bartzelonara egun bat beranduago bueltatuko da.

Prezioa : 4.690 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Indiako iparraldea
Rajastan Handia Delhitik Kalkutaraino (30 egun)
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT