Foto Indiako hegoaldea Azpikontinente  baten gorabeherak

Indiako hegoaldea
Azpikontinente
baten gorabeherak

Indiako hegoaldea
Azpikontinente
baten gorabeherak

  Indiako mitologiaren arabera, hinduismoaren Vishnu jainkoa hamaika aldiz berpiztu eta hamaika era ezberdinetara etorri izan da lurrera. Berpizte horietako bakoitzari “avatar” (euskaraz “gorabehera”) edo eraldaketa deitzen zaio. Jainkoen antzera, Indiako kontinentea ere hamaika paisaia eta kultur ezberdinen bidez agertzen zaigu.

Mumbai erraldoitik abiatuta, trena hartu eta goiko lurretan dagoen Godavari haranera egingo dugu jauzi, bertako Ajanta eta Ellora kobazuloak bisitatzeko. Ondoren beherantz egingo dugu, hegoalderantz, Wenster Ghats mendikatearen eta Deccan goi-lautadaren arteko lautada zabaletan zehar, azpikontinenteko historia aberats honen lekuko ikusgarri ugari gordetzen dituen eskualde zabalean zehar: Bijapur-eko musulmanen ondarea, Badamiko chalukya etniaren arkitektura, Vijayanagara inperioaren hondakin ikusgarriak, Halebid eta Belur hirietako hoysala erregeen eraikinak... Tropikoko atea den eta sandalo-loreen usaina duen Mysore hirira iritsi arte.

Ondoren Western Ghats- mendiak atzean utzi eta kostaldean dagoen Malabar eskualderantz jaitsiko gara, espezia, palmondo eta hondartzen paisaietako Indiara: Kerala eta Tamil Nadu, nortasun handiko eta urte askotako kultura duten bi estatu. Hondartzak, kanal lasaiak, arrantzaleen herrixkak, hiri kaotikoetan eraikitako tenplu ikusgarriak, gure ibilbidearen azken tartea, lasaiagoa, markatuko duten paisaiak.

Iparraldea ezagutzen dutenei, Indiako hegoaldeak bestelako paisaiak eta denbora eskainiko dizkie, askoz lasaiago bizi diren herrixkak eta pertsonak. Baina ibilbide hau Indiako azpikontinentearekiko lehen harremana denentzat, seguruen India zaharraren aniztasuna eta bertako ondare historikoa, naturala, artistiko eta kulturala aipatu beharko genituzke.

Interesguneak

  Mumbai, Indiako atea • Kerala, ondare kulturala, backwater-ak eta palmondoak • Vijayanagar inperioaren hondakin arkeologikoak, Hampi hirian • Ajanta eta Ellora: harkaitzetan landutako fantasia • Karnatakako hiriburu kulturala, lorategi eta jauregietako hiria • Tamil Naduko tenpluak: Chidambaram, Tanjore, Madura, Mahabalipurami... hinduismoaren adierazpen arkitektoniko ikusgarriak • Kanyakumari, indiar azpikontinenteko hegoaldeko muturra, hiru itsasotako urak elkartzen diren tokia • Pondicherry, frantziar inperioaren kolonia izandakoaren zaporea bitxia.

Ibilbidea

  Mumbairainoko hegaldia –Ajanta –Aurangabad –Ellora –Bijapur –Badami –Hampi (Vijayanagar) –Hassan –Mysore –Wayanad –Cochin –Allepey -Kovalam –Madurai –Tanjore –Pondicherry -Mahabalipuram –­Chennai (Madras).

Zenbait datu interesgarri

Taldearentzako autobus pribatu bat (aire girotuarekin), ibilbide osorako. Keralako barruko lakuetan (backwater-ak) gau bat emango dugu egokitutako txalupa tradizional (kettuvalam) batean. Mumbaitik Jalgaonerako trena (literekin). Gauero hotel erosoetan egingo dugu lo. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Hegaldi erregularra, haranzkoan Mumbaira eta itzulera Chennaitik.
  • - Indian sartzeko bisatua.
  • - Aireportu edo tren-geltoki eta hotelen arteko joan-etorriak.
  • - Ibilbide guztiko autobus edo autobus pribatu txikiko garraioa (aire girotuarekin).
  • - Mumbai-Jalgaon tarterako literadun trena (aire girotuarekin) .
  • - Turista motako hoteletako ostatua, birentzako geletan (bainugelarekin): lo egitea eta gosaria.
  • - Kettuvalam izeneko txalupako bidaia, pentsio osoan: gau bat.
  • - Bidaia-asegurua.
  • - BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik.
  • - Museo eta monumentuetarako sarrerak.
  • - Aire-tasak.
  • - Eskupekoak, eta zehaztu ez diren bestelako zerbitzu guztiak.

Taldea: 8 eta 18 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 1ean/ira. 1ean/urr. 1ean.

Prezioa : 2.660 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Indiako hegoaldea
Azpikontinente baten gorabeherak
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT