Indian diote hinduismoaren mitologiako jainkoak hamaika era ezberdinetara etorri izan direla lurrera, hainbat aldiz berpiztu izan direla. Horietariko bakoitzari “avatar” (euskaraz “gorabehera”) edo eraldaketa deitzen zaio. Jainkoen antzera, Indiako kontinenteak ere eraldaketa ugari jasan izan ditu. #Mumbaitik hegoaldera, Indiako Batasunaren bestelako aurpegietako batzuk ezagutuko ditugu: tamilen tenplu handietako jendearen etengabeko joanetorria; Keralako barruko lakuak (backwater); Nilguiri mendietako Biosferaren Erreserbako fauna; Karnataka eta Maharasthrako lautadak, ekonomia eta finantzen gune nagusia... azpikontinente horren gaurko aniztasunaren eta ondare historiko, natural, artistiko eta kulturalaren lekukoak. #Eta gauza guztien gainetik, Indiak (Indiek –pluralean– esan beharko genuke, bat baino gehiago dira eta) India izaten jarraitzen duela eta gauzak ikusi eta ulertzeko gure erarekin zerikusi handirik ez duela.
• Tamil Naduko tenpluak: Chidambaram, Tanjore, Madurai... hinduismoaren adierazpen arkitektoniko ikusgarriak • Bandipur P.N.: Nilgiriko mendietako Biosferaren Erreserba, Indiako hegoaldeko babestutako eremurik zabalena • Kerala, ondare kulturala, backwater-ak eta palmondoak. • Mysore, Karnatakako hiriburu kulturala, lorategi eta jauregietako hiria • Kanyakumari, indiar azpikontinenteko hegoaldeko muturra, hiru itsasotako urak elkartzen diren tokia • Vijayanagar inperioaren hondakin arkeologikoak, Hampi hirian • Ajanta eta Ellora: harkaitzetan landutako fantasia • Mumbai, Indiako atea.
Chennairainoko (Madras) hegaldia –Mahabalipuram –Pondicherry –Tanjore –Chettinad –Madurai –Kovalam –Allepey -Cochin –Bandipur P.N. – Mysore –Hassan –Hampi -Badami –Sholapur –Aurangabad –Mumbai.
Bidaia honek Indiako hainbat estatu eta horietan bizi direnen bizimoduak ezagutzeko aparteko aukera emango digu. Ibilbide osoan autobusa (aire-girogailuarekin) izango dugu garraiobide. Keralako barruko lakuetan gau bat emango dugu egokitutako txalupa tradizional (kettuvalam) batean. Aurangabadetik Mumbaira, trenean (ohatzetan). Gauero hotel erosoetan egingo dugu lo. Banoako gidaria.
- Lufthansaren hegaldi erregularra, haranzkoan Mumbaira eta itzulera Chennaitik.
- Indian sartzeko bisatua.
- Aireportu edo tren- geltoki eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Ibilbide osorako autobus edo autobus pribatu txikiko garraioa (aire girotuarekin).
- Mumbai- Jalgaon tarterako trena (literetan, aire girotuarekin).
- Cananor- Cochin tarterako trena (eserlekuetan, aire girotuarekin).
- Bijapur eta Cananor- en hiru gau oinarrizko hotelean, birentzako geletan bainugelarekin (lo egitea eta gosaria).
- Gainontzeko ibilbidean turista mailako hoteletako ostatua, birentzako geletan bainugelarekin (lo egitea eta gosaria).
- Kettuvalam izeneko txalupako bidaia, birentzako geletan bainugelarekin eta pentsio osoan: gau bat.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Banoako gidaria.
- Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik.
- Museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 26 egun
Taldea: 8 eta 18 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: urr. 3an / urr. 31n
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Prezioa : 2.660 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.