Foto Indiako hegoaldea Azpikontinente baten gorabeherak

Indiako hegoaldea
Azpikontinente baten gorabeherak

Indiako hegoaldea
Azpikontinente baten gorabeherak

Indian diote hinduismoaren mitologiako jainkoak hamaika era ezberdinetara etorri izan direla lurrera, hainbat aldiz berpiztu izan direla. Horietariko bakoitzari “avatar” (euskaraz “gorabehera”) edo eraldaketa deitzen zaio. Jainkoen antzera, Indiako kontinenteak ere eraldaketa ugari jasan izan ditu. #Mumbaitik hegoaldera, Indiako Batasunaren bestelako aurpegietako batzuk ezagutuko ditugu: tamilen tenplu handietako jendearen etengabeko joanetorria; Keralako barruko lakuak (backwater); Nilguiri mendietako Biosferaren Erreserbako fauna; Karnataka eta Maharasthrako lautadak, ekonomia eta finantzen gune nagusia... azpikontinente horren gaurko aniztasunaren eta ondare historiko, natural, artistiko eta kulturalaren lekukoak. #Aurtengo ibilbideak Keralako hondartzetaraino eta Arabiako Itsasoko urek Bengalako golkoko eta Indiako Ozeanoko urekin bat egiten duten tokira eramango gaitu: Kanyakumari. #Eta gauza guztien gainetik, Indiak (Indiek –pluralean– esan beharko genuke, bat baino gehiago dira eta) India izaten jarraitzen duela eta gauzak ikusi eta ulertzeko gure erarekin zerikusi handirik ez duela.

Interesguneak

• Tamil Naduko tenpluak: Chidambaram, Tanjore, Madurai... hinduismoaren adierazpen arkitektoniko ikusgarriak • Bandipur P.N.: Nilgiriko mendietako Biosferaren Erreserba, Indiako hegoaldeko babestutako eremurik zabalena • Kerala, ondare kulturala, backwaterak eta palmondoak. • Mysore, Karnatakako hiriburu kulturala, lorategi eta jauregietako hiria • Kanyakumari, indiar azpikontinenteko hegoaldeko muturra, hiru itsasotako urak elkartzen diren tokia • Vijayanagar inperioaren hondakin arkeologikoak, Hampi hirian • Ajanta eta Ellora: harkaitzetan landutako fantasia • Mumbai, Indiako atea.

Ibilbidea

Chennairainoko (Madras) hegaldia –Mahabalipuram –Pondicherry –Tanjore –Chettinad –Madurai –Kovalam –Allepey Cochin –Bandipur P.N. – Mysore –Hassan –Hampi Badami –Sholapur –Aurangabad –Mumbai.

Zenbait datu interesgarri

Bidaia honek Indiako hainbat estatu eta horietan bizi direnen bizimoduak ezagutzeko aparteko aukera emango digu. Ibilbide osoan autobusa (airegirogailuarekin) izango dugu garraiobide. Keralako barruko lakuetan gau bat emango dugu egokitutako txalupa tradizional (kettuvalam) batean. Aurangabadetik Mumbaira, trenean (ohatzetan). Gauero hotel erosoetan egingo dugu lo. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Hegaldi erregularra, haranzkoan Madrasera eta itzuleran Bonbaitik. Indian sartzeko bisatua. Aireportu edo tren- geltoki eta hotelen arteko joan- etorriak. Ibilbide guztiko autobus edo autobus pribatu txikiko garraioa, airea girotzeko teknologia duena. Aurangabad- Bonbai tarteko literadun trena (airea girotzeko teknologiarekin). Turista motako hoteletako ostatua, birentzako geletan (bainugelarekin): lo egitea eta gosaria. Kettuvalam izeneko txalupetako bidaia, pentsio osoan: gau bat. Bidaia- asegurua. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik. Museo eta monumentuetarako sarrerak. Airetasak. Eskupekoak, eta zehaztu ez diren bestelako zerbitzu guztiak.

Taldea: 6 eta 18 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 1ean/ira. 2an/urr. 2an.

Prezioa : 2.630 € + aire tasak*

Gehigarria : abuz. 125 €

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Indiako hegoaldea
Azpikontinente baten gorabeherak
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT