Indian diote hinduismoaren mitologiako jainkoak hamaika era ezberdinetara etorri izan dira lurrera, hainbat aldiz berpiztu izan direla. Horietariko bakoitzari “avatar” (euskaraz “gorabehera”) edo eraldaketa deitzen zaio (frantsesetik eta sanskritotik datorren hitza da “avatar” hori). Jainkoen antzera, Indiako kontinenteak eraldaketa ugari jasan izan ditu. Horrela, Mumbaitik hegoaldera, Indiako Batasunaren bestelako aurpegietako batzuk ezagutuko ditugu: tamilen tenplu handietako jendearen etengabeko joan-etorria eta tenpluetako gopuram-ak; Keralako barruko lakuak (backwaters), antzinako ohituren babesleku, hinduismoa eta ekologia elkartuta; Madumalaiko parke nazionalaren aberastasuna, Nilguiri mendietan; Karnataka eta Maharasthrako lautadak, ekonomia eta finantzen gune nagusia... azpikontinente horren gaurko errealitatearen lekukoak.
Interesguneak
• Mahabalipuram, Tanjore, Tiruchirapalli, Madurai, Belur eta Halebibeko tenpluak • Periyar izeneko erreserba naturala eta Mudumalaiko parke nazionala • Keralako te-plantazioak eta barruko lakuak • Mysore, lorategi eta jauregietako hiria • Vijayanagar inperioaren hondakin arkeologikoak, Hampi hirian • Badami hiriburuko lasaitasuna • Ajanta eta Ellora: harkaitzetan landutako fantasia • Mumbai, Indiako atea.
Bidaia honek Indiako hainbat estatu eta horietan bizi direnen bizimoduak ezagutzeko aparteko aukera emango digu. Ibilbide osoan autobusa (aire-girogailarekin) izango dugu garraiobide. Keralako barruko lakuetan gau bat emango dugu egokitutako txalupa tradizional (kettuvalam) batean. Aurangabadetik Mumbaira, trenean (ohatzetan). Gauero hotel erosoetan egingo dugu lo. Montzoi-klima, beroa, baina mendi aldean freskoa dena. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Hegaldi erregularra, haranzkoan Madrasera eta itzuleran Bonbaitik.
Indian sartzeko bisatua.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
Ibilbide guztiko autobus edo autobus pribatu txikiko garraioa, airea girotzeko teknologia duena.
Aurangabad- Bonbai tarteko literadun trena (airea girotzeko teknologiarekin).
Turista motako hoteletako ostatua, birentzako geletan (bainugelarekin): lo egitea eta gosaria.
Kettuvalam izeneko txalupetako bidaia, pentsio osoan: gau bat.
Bidaia- asegurua.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik.
Museo eta monumentuetarako sarrerak.
Aire- tasak.
Aireportuko tasak.
Eskupekoak, eta zehaztu ez diren bestelako zerbitzu guztiak.
Taldea: 6 eta 18 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 1ean/ira. 3an/urr. 1ean.
Prezioa : 2.550 € + aire tasak*
Gehigarria : abuz. 100 €
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?