Indiako iparraldea
eta Nepal
Basamortutik
Himalaietara
Rajastango basamortutik abiatuta, maharajen jauregien eta gotorleku ikusgarrien artetik, eta inguruan kolore askotako durbante eta sariak ikusiko ditugu Himalaietako gailur mitikoen azpiko haranetara iritsiko garen bidaia honetan. Ganges ibai sakratuaren ondotik, lurreko biztanle-dentsitaterik handiena biltzen duen lurraldean. Begien gozamenerako ikuskizun bizi-biziak, tolerantzia eta begirunezko kultur agerpenak, arroz-soroak, jendearen joan-etorriak... Milaka urte dituen tradizio kultural, erlijioso eta filosofikoan oinarritutako bizimodua, bidaiarien begiratzeko modua aldatzea eskatzen duena. Pobreak baina duinak, bitxiak baina zuhurrak, ezberdinak baina atseginak, irribarretsuak... mundu bat mundu baten barruan.
Oharra: Uztailean eta urrian Bilbotik irteera dago.
Interesguneak
• Rajastango hiriak, jauregiak, gotorlekuak: Jaipur, Jodhpur, Kumbalgarh... • Jaisalmer, Thar basamortuko zaintzailea • Udaipur, Rajastango Venezia • Puskhar, Brahmaren hiri santua: loto lorea, bizia sortuz • Taj Mahal: marmol zuriz egindako eraikinaren magia • Ganges: hinduismoaren ibai sakratua, biziaren eta heriotzaren arteko mugan, Shivaren hirian: Benares • Lumbini, Budaren jaioterria • Chitwango parke nazionala, indiar errinozeroaren erreserba nagusietarikoa • Bandipur, Himalaietako gailurren behatokia • Pokhara, Pewa lakuaren ertzean • Nuwakot, Nepaleko antzinako hiriburua • Katmandu hiria eta izen bereko bailara: Swayambunath eta Bodinatheko estupak, Patan eta Bakhtapur, Thamel auzoko animazioa, Pashupatinath... • Delhi zaharra eta Delhi berria.
Ibilbidea
Delhirainoko hegaldia -Ajmer –Kumbalgarh –Udaipur –Jodphur –Ranakpur -Jaisalmer –Jodhpur –Pushkar –Jaipur –Fathepur Sikri -Agra –Benares –Lumbini -Chitwan –Bandipur -Phokara –Nuwakot –Katmandu –Delhi.
Zenbait datu interesgarri
India ez da di-da batean ikus daitekeen herrialdea. Eta ezaugarri hori gogoan izan dugu bidaia honen ibilbidea prestatzeko orduan: lasai ibiliko gara, baina kale-giroa eta ibilbidean topatzen ditugun paisaiak dastatuz. Hotel eta estatu erosoetan egingo dugu lo eta Chitwanen gau bat lodge batean. Ibilbide guztian autobusa (aire-girotzeko teknologia duena) erabiliko dugu; Delhi-Ajmer eta Agra-Benares tarteak trenez egingo ditugu, gauez (2 gau), literetan. Katmandu-Delhi hegazkinez. Montzoietako klima: beroa eta hezetua uztail eta abuztuan, eta urri aldean freskatzen hasiko da. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
-
- Delhirainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
- - Katmandu-Delhi hegaldi erregularra.
- - Indian sartzeko bisatua.
- - Nepalen sartzeko bisatua.
- - Aireportu, hotel eta tren-geltokien arteko joan-etorriak.
- - Taldearentzako ibilgailu pribatua (aire-girogailuarekin) ibilbide guztian.
- - Delhi-Ajmer tarteko trena, aulkietan (aire-girogailuarekin).
- - Agra-Benares tarteko trena, literekin (aire-girogailuarekin).
- - Turista mailako hoteletako ostatua, birentzako geletan (bainugelarekin): lo egitea eta gosaria.
- - Ostatu-gastuak (pentsio erdia), ostatu eroso bihurtutako etxe tradizional eraberrituetan, birentzako geletan (konpartitzeko bainugelarekin), Bandipur eta Nuwakot hirietan.
- - Chitwango Parke Nazionaleko bisitaldia: lodge-etan lo egitea eta pentsio osoa.
- - Bidaiako asistentzia-asegurua.
- - BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
-
- Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik.
- - Museo, monumentu, toki interesgarrieta parkeetarako sarrerak.
- - Aire-tasak.
- - Eskupekoak, eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.