Foto Indiako iparraldea eta Nepal Basamortutik  Himalaietara

Indiako iparraldea
eta Nepal
Basamortutik Himalaietara

Indiako iparraldea
eta Nepal
Basamortutik Himalaietara

Rajastango basamortutik abiatuta, maharajen jauregien eta gotorleku ikusgarrien artetik, inguruan kolore askotako durbante eta sariak ikusiko ditugu Himalaiako gailur mitikoen azpiko haranetara eramango gaituen bidaia honetan. Ganges ibai sakratuaren ondotik, lurreko biztanle-dentsitaterik handiena biltzen duen lurraldean. Begien gozamenerako ikuskizun bizi-biziak, tolerantzia eta begirunezko kultur agerpenak, arroz-soroak, jendearen joan-etorriak... Milaka urte dituen tradizio kultural, erlijioso eta filosofikoan oinarritutako bizimodua, bidaiarien begiratzeko modua aldatzea eskatzen duena. Pobreak baina duinak, bitxiak baina zuhurrak, ezberdinak baina atseginak, irribarretsuak... Indiar Batasuna, mundu bat beste baten barruan.

Interesguneak

• Rajastango hiriak, jauregiak, gotorlekuak: Jaipur, Jodhpur, Amber... • Jaisalmer, Thar basamortuko zaintzailea • Udaipur, Rajastango Venezia • Puskhar, Brahmaren hiri santua: loto lorea, bizia sortuz • Taj Mahal: marmol zuriz egindako eraikinaren magia • Ganges: hinduismoaren ibai sakratua, biziaren eta heriotzaren arteko mugan, Shivaren hirian: Benares • Lumbini, Budaren jaioterria • Chitwango Parke Nazionala, indiar errinozeroaren erreserba nagusietarikoa • Bandipur, Himalaiako gailurren behatokia • Katmandu hiria eta izen bereko bailara: Swayambunath eta Bodinatheko estupak, Patan, Thamel auzoko animazioa, Pashupatinath... • Bhaktapur, Jainkozaleen Hiria, newari arkitektura finaren lekua • Delhi zaharra eta Delhi berria.

Ibilbidea

Delhirainoko hegaldia –Udaipur –Ranakpur –Jodphur –Jaisalmer –Jodhpur –Nimaj –Pushkar –Jaipur –Amber–Fathepur Sikri –Agra –Benares –Lumbini –Chitwan –Bandipur–Bhaktapur–Katmandu.

Zenbait datu interesgarri

India ez da di-da batean ikus daitekeen herrialdea. Eta ezaugarri hori gogoan izan dugu bidaia honen ibilbidea prestatzeko orduan: lasai ibiliko gara, baina kale-giroa eta ibilbidean topatzen ditugun paisaiak dastatuz. Hotel eta ostatu erosoetan egingo dugu lo, eta Chitwanen gau bat lodge batean. Ibilbide guztian ibilgailu pribatuak (aire-girotzeko teknologia duena) erabiliko ditugu; Agra-Benares tartea gauez egingo dugu, aire girotua eta literak dituen tren batean. Hegaldia: Delhi-Udaipur. Montzoietako klima: beroa eta hezea abuztuan, eta urri aldean freskatzen hasiko da. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Hegaldi erregularra, haranzkoan Delhira, itzulera Katmandu hiritik.
    - Barruko hegaldia: Delhi- Udaipur.
    - Indian sartzeko bisa.
    - Nepalen sartzeko bisa.
    - Aireportu, hotel eta tren- geltokien arteko joan- etorriak.
    - Autobus pribatuko garraioa (aire girotuarekin), Udaipur- Agra eta Sonauli- Katmandu tarteetarako.
    -  Benares- Sonauli tarterako garraioa autobus pribatu txikietan (aire girotuarekin).
    - Agra- Benares tarteko trena, literekin (aire girotuarekin).
    - Turista- mailako hoteletako ostatua, birentzako geletan (bainugelarekin): lo egitea eta gosaria (18 gau).
    - Nimaj- en, heritage motako hotelean lo egitea, birentzako logeletan (bainugelarekin), pentsio osoan (gau 1).
    - Chitwango Parke Nazionaleko bisitaldia: lodge- etan lo egitea eta pentsio osoa, birentzako geletan (bainugelarekin) (gau 1).
    - Bandipur herrian, eraberritutako etxe tradizional batean lo egitea, birentzako geletan, konpartitzeko bainugelarekin, pentsio erdian (lo egitea, gosaria eta afaria) (2 gau).
    - Nimaj eskualdeko herrixketako bisitak, bertako 4x4 motako ibilgailuetan.
    - Chitwan- go Parke Nazionaleko bisitak eta jarduerak.
    - Bhaktapur hiriko sarrera.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik.
    - Museo, monumentu, toki interesgarri eta parkeetarako sarrerak, “Prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik.
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak, eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 8 eta 18 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, abuz. 2an/urr. 1ean.

Prezioa : 2.550 € + aire tasak*

Gehigarria : urr. 150 €

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Indiako iparraldea eta Nepal
Basamortutik Himalaietara
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT