Foto Ekialdeko India Kalkuta, Puri  eta Brahmaputra bailara

Ekialdeko India
Kalkuta, Puri
eta Brahmaputra bailara

Ekialdeko India
Kalkuta, Puri
eta Brahmaputra bailara

  Indiako ekialdea mendebaldeko turismotik kanpo dagoen aldea da, azpikontinente honen erakargarritasun ugari biltzen baditu ere:tribuen herrixkak, hiri sakratuak, tenplu zaharrak eta modernoak, hiri kaotikoak, te-plantazioak, hondartza tropikalak…

Eurite-garaian ipar-ekialdeko errepideak ia erabat zerbitzutik kanpo uzten ohi dituen montzoi indartsuaren ondorioz, azaroa aukeratu dugu Indiako mapako ertz hau ezagutzeko, zeregin horretarako hilabete guztiz egokia delako.

Aurten programa goitik behera aldatuko dugu eta ipar-ekialdeko estatuetara joango gara, ohiko turismo-ibilbideetatik kanpo dauden “zazpi ahizpak” izeneko lurraldeetara.

Kalkuta, Indiako benetako kultur hiriburua, izango da bidaiaren abiapuntua eta helmuga.Lehen zatian, hinduismoaren eta tribuen kulturen topagunea den Orissa estatua ezagutuko dugu.Bigarren zatian, berriz, Brahmaputra bailara bisitatuko dugu eta Assam, Arunachal eta Nagaland estatuak ezagutuko ditugu, natura eta kultura mailetan aberastasun handikoak –etnia askoren bizilekua dira–, antzina ibilbideen bidegurutzea, egun Tibet, Txina, India eta Birmania arteko muga.  

Interesguneak

  • Kalkuta, Indiako kultur hiriburua, hiri jendetsua, bizi-bizia, parekorik ez duena • Dibrugarh-eko te-plantazioak, Assam estatuan • Ziro:Apatani eskualdeko muinoak, pinudiak, arroz-soroak • Konark:Orissako eguzki-tenplua • Daporijo-ko Arunachal Pradesh-eko aberastasun etnikoa:Tagin, Galo, Nah, Hilmiri... herrixkak, paisaia zoragarriekin • Puri eta Jagannath tenplua, hinduisten erromesen bide sakratuaren ekialdeko ardatza • Mon estatuko Naga etniaren Konyak-eko herrixkak • Kaziranga P.N., Himalaiako ekialdeko bioaniztasunaren erreserbarik handienetako bat.

Ibilbidea

  Kalkutarainoko hegaldia –Puri –Bhubaneswar –Guwahati –Bhalukpong –Itanagar –Ziro –Daporijo –Along –Pasiggat –Dibrugarh –Mon –Jorhat –Kaziranga P.N. –Guwahati –Kalkuta.

Zenbait datu interesgarri

Orissan, autobus txiki bat erabiliko dugu; ipar-ekialdean, lur mota guztietarako ibilgailuak; barruko bi hegaldi hartuko ditugu.Orissan eta Kalkutan, ostatu nahiko egokietan egingo dugu lo.Ipar-ekialdeko ibilbidean, berriz, oinarrizko ostatuetan edo xumeetan, azpiegitura urriagoa delako.Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  •  
  • - Kalkutarainoko joan-etorria, Emireates konpainiaren hegaldi erregularrean.
  • - Barruko hegaldiak: Bhubaneswar-Guwahati eta Guwahati-Kalkuta.
  • - Indian sartzeko bisatua.
  • - Aireportu, tren-geltoki eta hotelen arteko joan-etorriak.
  • - Puri eta Bhubaneswar bisitetarako autobus txiki pribatuko garraioa.
  • - Assam, Arunachal eta Nagaland zeharreko ibilbiderako Toyota Innova motako ibilgailuetako garraioa (gehienez 4 bidaiari ibilgailuko).
  • - Kalkuta-Puri arteko trena, literaduna (aire girotuarekin).
  • - Brahmaputra
  • -  Kareng Ghat – Uriam Ghat zeharkaldirako ferry-garraioa.
  • - Kalkuta, Puri, Bhubaneswar, Tezpur, Dibrugarh eta Jorhat-en, turista-mailako hoteletako ostatua, birentzako geletan (bainugelarekin).
  • - Ziro, Along, Pasighat eta Mon hirietan, hotel xumeetako ostatua, birentzako geletan (bainugelarekin).
  • - Daporijo hirian, oinarri-oinarrizko hoteletako ostatua, birentzako geletan (bainugelarekin).
  • - Kazirangan, turista-mailako lodge motako hoteleko egonaldia, birentzako geletan (bainugelarekin).
  • - Hoteletako egonaldiaren barruan lo egitea eta gosaria daude sartuta, Kaziranga P.N.an izan ezik, hor egonaldia pentsio erdian izango baita (lo egitea, gosaria eta afaria).
  • - Konarak-eko tenpluko bisitaldia.
  • - Kaziranaga P.N.ko sarrerak, jeepeko hiru ibilbide eta elefante gaineko beste bat..
  • - Arunachal Pradesh-eko bidaia-baimenak (RAP).
  • - Ibilbidean zehar bisitatzen diren herrixketako sarrerak.
  • - Bidaia-asegurua.
  • - Ipar-ekialdeko ibilbidean, tokiko gidaria, ingelesez dakiena.
  • - BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
  • - Museo eta monumentuetarako sarrerak.
  • - Aire-tasak.
  • - Eskupekoak eta zehaztu ez diren bestelako zerbitzu guztiak.

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, aza. 1ean.

Prezioa : 2.975 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Ekialdeko India
Kalkuta, Puri eta Brahmaputra bailara
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT