Foto Txina Yangzi ibaiaren hego-mendebaldean

Txina
Yangzi ibaiaren
hego-mendebaldean

Txina
Yangzi ibaiaren
hego-mendebaldean

Txinako Yunnan, Guizhou eta Guangxi probintziak antzinatik izan dira Txina klasikoa osatu duten gertaera historiko eta kultural handietatik at. Han dinastiaren eragineremutik kanpo, probintzia horietan bilatzen zuten babesleku inperioaren establishmentaren disidenteek eta han dinastiak hegoalderantz mugiarazten zituen etniek. #Bisitatu nahi dugu lurraldeak Tibeteko mendiekin egiten du muga, Yunnan probintziaren mendebaldean, eta Guangxi probintziako lautadak eta Huangguoshuko paisaia karstiko ospetsuak eta Guilin hiriko paisaia zoragarriak ditu, besteak beste, barnean. Probintzia horietan bizi diren etnien ohitura zaharzaharrak eta arkitektura tradizionala ikusiko ditugu, baita Txinako paisaia ederrenetarikoak eta, aldi berean, ezezagunetarikoak ere. #Eta bidearen amaiera, kontraste gisa, hazkunde azkarreko gaurko Txina gertutik ikusteko aukera izango dugu, Hong Kong hiriko kaleetan. Modernotasuna eta tradizioa, aurrez aurre, Asiako kontinentean gertatzen ari denaren lekuko.

Interesguneak

• Guizhouko miao, yao, zhuang, dong, shui... etnien bizilekua • Tezaldien ibilbideko karabanen azokagune nagusiak. Weishan eta Shaxi • Egurrezko arkitektura tradizionala: danbordorreak, haize eta eurizko zubiak... • Goimendiak eta tibetarren kultura: Zhongdian, egun Shangrila dena • Lijiang: naxi etniaren hiriburua • Tigrearen jauziak izeneko haitzarteak, Yangzi edo Ibai Urdinaren ondoan • Huanggoushu: paisaia karstikoak eta urjauziak, Asiako ekialdeko urjauzirik handienetako bat • Longjiko arrozterrazen edertasuna • Dali, bai etniaren hiriburua, Erhai lakuaren ertzean • Guilin eta Yangshuoko paisaia mitiko zoragarriak • Kanton eta Hong Kong, hiri kosmopolitak.

Ibilbidea

Kunmingerainoko hegaldia –Weishan Dali –Shaxi –Lijiang –Zhongdian –Kunming –Anshun Guiyang Kaili –Xijiang –Rongjiang –Jiajiu –Zhaoxing –Chengyang –Ping’an –Guilin –Yangshuo –Kanton –Hong Kong.

Zenbait datu interesgarri

Bidaia honen helburua ibilbideko eremu ezberdinak hurbiletik ezagutzea da. Hoteletan egingo dugu lo, hiru gautan ostatuetan eta gau bat baldintza xumeagoko bertako etxe batean izan ezik. Autobus txiki bat izango dugu taldearentzat. Guilin-Yangshuo txalupaz egingo dugu. Kunmig-Anshun, lo egiteko literak dituen tren batean. Txina barruko hegaldiak: Zhongdian-Kunming eta Guilin-Kanton. Kanton-Hong Kong tarterako, lineako autobusa hartuko dugu. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Hegaldi erregularra, haranzkoan Kunming hirira eta itzuleran Hong Kongetik. Barruko hegaldiak: Zhongdian- Kunming eta Guilin- Kanton. Txinan sartzeko bisatua. Aireportu, kai edo tren- geltokien eta aireportuen arteko joan- etorri guztiak. Taldearentzako autobus txiki bat, hurrengo tarteetarako: Kunming- Zhongdian, Anshun- Guilin eta Yangshuo- Guilin. Kunmig- Anshun, lo egiteko literak dituen tren batean. Guilin- Yangshuo tarterako txalupa (gosaria barne). Kanton- Hong Kong tarterako lineako autobusa. Shilin eta Kanton hiriak bisitatzeko autobusa. Rongjiang- Jiajiu- Congjiang tarterako vanetteak. Kunming, Weishan, Dali, Shaxi, Lijiang, Anshun, Guiyang, Kaili, Rongjiang, Guilin, Yangshuo, Kanton eta Hong Kong hirietan: turista- mailako hotelak (lo egitea), birentzako geletan (bainugelarekin). Zhongdien, Zhaoxing eta Ping’An hirietan: izar 1eko hotelak (lo egitea), birentzako geletan (bainugelarekin). Shaxi, Xijiang eta ChengYang hirietan: ostatu tradizionalak (lo egitea), birentzako geletan (bainugelarekin). Jiajiun, bertako etxe batean lo egitea, askorentzako geletan (konpartitzeko bainugelarekin). Zhaoxingeko eremu natural, Chengyang, Xijiang eta Longjineko terrazetako Parke Nazionalerako sarrerak. Shaxi eta Lijiangeko bisitaldiko zerga ekologikoa. Bidaia- asegurua. Guizhou eremuko tokian tokiko gidaria. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik. Museo, parke, toki interesgarri eta monumentuetarako sarrerak, “prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik. Aire- tasak. Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 2an/ira. 3an/urr. 1ean.

Prezioa : 3.125 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Txina
Yangzi ibaiaren hego-mendebaldean
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT