Ohiko ibilbideak alde batera utzi eta oraingoan Guatemalako goi–lautadan eta oihanean bizi diren indigenen errealitatea ezagutzeko proposamena egiten dizugu. Iraganaren handitasuna mirestuko dugu Tikal edo Antiguan, indigenen azokek eskaintzen dizkiguten koloretan murgilduko gara Chichicastanenangon eta Nebaj herrixkako ixil etniako emakumeen begirada sakonaren atzean edota Atitlán lakuko tzutuhil etniakoen iraganeko eta egungo istorioetan zer gordetzen den ulertzen saiatuko gara. Gainera, Honduraseko Copango maien aztarna arkeologikoak bisitatuko ditugu, baita Quirigua, Aguateca eta Ceibalekoak ere.
• Atitlan lakuaren inguruko herrixkak eta sumendiak • San Francisco el Altoko ganadu–azoka • Todos Santoseko mam azoka, Cuchumatanes mendietan • Nebaj: ixil etniaren bizimodua eta artisautza–lanak • Goi–lautadako kolore berdea, Alta Verapazeko haitzulo eta haitzarteak • Peten oihanean, Pasion ibaian zehar nabigatzen: Aguateca eta Ceibal • Tikaleko piramideak, maien obra nagusia • Maien historia, Guatemalako Quiriguá eta Copango esteletako irudietan (Honduras) • Livingston, afroamerikar kutsuko kontrastea • Chichicastenangoko azoka • Antiguako arkitektura kolonialaren lasaitasuna.
Guatemalarainoko hegaldia – Antigua – Chichicastenango – Santiago Atitlan – Zunil – Quetzaltenango – S. Francisco el Alto – Huehuetenango – Todos Santos – Nebaj – Coban – Quetzalgo biotopoa – Semuc Champey – Sayaxche – Aguateca – Ceibal – Tikal – Flores – Dulce ibaia – Livingston – Quirigua – Copan (Honduras) – Antigua.
Ibilbide osorako autobus pribatu txiki bat erabiliko dugu. Pasion eta Dulce ibaietan, txalupak. Lo egiteko eta, denetarik: ia ibilbide guztian hotel onak, baina mendiko zonaldeetan batzuk apalagoak izango dira. Banoako gidaria.
- Guatemala hirirainoko joan–etorria, Iberia konpainiaren hegaldi erregularrean.
- Aireportu eta hotelen arteko joan–etorriak.
- Autobus pribatu txiki batean garraioa ibilbide osoan.
- Txalupa pribatua Panajachel–Santiago Atitlan–Panajachel eta Atitlan lakuko herrien bisitarako.
- Aguateca eta Ceibalerako, Rio Dulce–Livingston, 7 Altares eta Playa Blanca tarterako txalupa arin pribatua eta Livingston–Puerto Barrios tarterako txalupa arin publikoa.
- Antigua, Santiago Atitlan, Quetzaltenango, Huehuetenango, Coban, Flores, Livingston eta Copan (Honduras) hirietan, turista–mailako hoteletan lo egitea, birentzako geletan (bainugelarekin) eta gosariak barne, ( 17 gau).
- Ostatua hotel apalagoetan Nebaj eta Sayaxchen birentzako geletan (bainugelarekin) eta gosariak barne, (4 gau).
- Semuc Champey, Los Ranchitos, Quetzalgo Biotopoa, Candelaria kobazuloak, Playa Blanca eta 7 Altareserako sarrerak.
- Bidaiako asistentzia–asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza–orrian).
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
- Museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Mugetako tasak(5 USA dolar inguru).
- Aire–tasak.
- Baldintza–orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 23 egun
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: abu. 2 / ira. 6 / urr. 4.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Oharra : Kontsultatu beste irteera puntu batzuk.
Prezioa : 2.880 € + aire tasak*
Gehigarria : abu. 200 €
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.