Baltoro glaziarreko ibilbideak paraje ikusgarriak bisitatzeko aukera ematen digu, Skardun hasi eta Concordia izeneko zirkuraino, K2 mendiaren magalean. Harrizko mendi luze-luzeak, neurriz izugarriak, mendizaleen paradisu bizia: 20 km-ko eremuko gailurren artean 8.000 m-tik gorako lau tontor, horien artean munduko bigarren gailurrik altuena. Eta mendi horien beheko aldean, munduko glaziar handienetariko bat, oinez zeharka daitekeena: Baltoro.
#Islamabadetik abiatuko gara, eta Karakorum Highway izenez ezagunagoa den bide ospetsuari jarraituta, Skarduraino iritsiko gara, bide ondoan Nanga Parbat mendia utziz. Hortik Askole aldera joko dugu, Askolen oinezko bideari ekiteko. Baltoro glaziarra oso-osorik zeharkatuko dugu, Concordiara iritsi arte. Itzuleran, glaziarra utzi eta Gondogoro-La (5.450 m) mendi-lepotik Hushe bailaran sartuko gara, Blatistanen, porteadore edo zamaketari indartsuen bailaran. Bide hori oinez egiteko hamabi egun behar izaten dira. Ibilbide guztian Banoako gidari bat izango dugu bidelagun.
Prezioaren Barruan
Islamabaderainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
Aireportu eta hotelan arteko joan etorriak.- Pakistanen sartzeko bisatua.
Trekkingeko baimena.
Furgoneta edo autobus pribatuko garraioa: Islamabad- Chilas- Skardu eta itzulera.
Garraioa, lur mota guztietarako ibilgailuan: Skardu- Askole eta Hushe- Skardu.
Trekkinga egiteko azpiegitura guztia. Sukaldea, sukaldaria, laguntzailea, aulkiak, mahaia, birentzako dendak, jangela- denda, erregaia eta abar.
Zubietako, kanpalekuetako eta Gondogoro mendi- lepoko bidesariak eta ordainketak.
Taldearen materiala eta norberaren fardela garraiatzeko zamaketariak.
Pentsio osoa, trekkingak iraun bitartean.
Ostatua, turista mailako hotelean (birentzako geletan, bainugelarekin): Islamabad, Chilas eta Skardu hirietan.
Bidaia- asegurua.
BANOAko gidari aditua, mendietan esperientzia luzea duena.
Preziotik Kanpo
Trekkingetik kanpoko otorduak.
Aire- tasak.
“Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez diren bestelako zerbitzuak.
Trekk-egunak: 12
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD eta BCNtik, uzt. 4an/abuz. 3an.
Prezioa : 2.780 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?