Hungariako Laszlo Almasy esploratzaileak obsesio bilakatu zuen Zerzura oasi misteriotsua aurkitzeko ahalegina eta bizitzaren tarte luzea eta diru asko eman zituen zeregin horretan. Hainbat bidaia egin zituen Saharako alde horretara eta horietan pintura eta grabatu ugari aurkitu zituen harkaitzetan, baita natur espazio ikusgarriak ere. Libiako basamortuan zehar egin zituen ibilera eta abenturetako batzuk “The English Patient” filmean daude jasota.
Egiptoko basamortua normalean ez da sartzen Saharako basamortuan zehar egin ohi diren ibilbideen artean, beharbada urruti samar geratzen den tokia delako, baita Sahararen barruan ere. Halere, naturaren aldetik ikuskizun ugari ditu, eta harkaitz eta kobazuloetan pintura interesgarriak.
GILF KEBIR (Harresi Handia) deritzon goi-lautada ez da oso ezaguna gure artean, itsasoaren mailatik 1.000 m-ra dago, inguruari bizia eta izaera ematen dizkiote hamaika haran dituela. Paisaiak ezusteko ederrak emango dizkigu, besteak beste, kobazulo eta harkaitzetako pintura bitxiak. "Igerilarien kobazuloa” izango da seguruen ezagunena, baina asko daude, 7.000 urtetik gorako antzinatasuna duten historiaurreko pinturak gordetzen dituztenak.
Zalantzarik gabe, bidaia hau Saharako benetako abentura bat da.
Kairorainoko hegaldia–Basamortu Zuria–Dakhlako Oasia–Sugar Loaf–G.K.C.K.- Eight Bells–Uadi Sura–Mestekawi kobazuloa–Aqaba pass– Wadi Hamra-Silizezko kristalaren eremua–Ain Dalla–Kairo.
Errepidezko joan-etorrietarako autobus pribatu txiki bat erabiliko dugu, Land Cruise Toyotak basamortuko ibilbiderako. Basamortuko zeharkaldian, gauez kanpatuta egingo dugu lo (pentsio osoa). Planetako natur gune zabal eta urrutikoak, eguneroko erosotasunak alde batera utzita, atsegin dituztenentzako bidaia aproposa. Banoako gidaria.
OHAR GARRANTZITSUA:
Ezinbestekoa da erreserbak aurretik egitea, eta eskualdea zeharkatzeko beharrezko baimen guztiak lortzeko denbora luzea behar izaten da.
- Kairorainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
- Egipton sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Eskualdea bisitatzeko militarren baimenak.
- Eskualdean kanpatzeko tasak.
- Kairo- Ain Ezza eta Ain Dalla- Kairo tarteetarako garraioa, autobus pribatu txiki batean.
- Basamortuko ibilbide guztirako lur mota guztietarako ibilgailuak, gidariekin.
- Kairo eta Dakhala hirietan, turista motako hotelak (lo egitea eta gosaria).
- Basamortuan, 8 eguneko ibilbideko kanpatzeko gastuak (pentsio osoa).
- Sukaldaria, sukaldea eta kanpatzeko material guztia (lozakua izan ezik).
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- BANOAko gidaria.
- Zehaztuta ez dauden otorduak.
- Monumentu eta museoetarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Eskupekoak, eta zehaztu ez diren bestelako zerbitzu guztiak.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Madril eta Bartzelonatik.
Prezioa : 1.975 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.