Eskualde hau ongi ezagutzen dutenek diotenez, bertan bizi direnen eztabaida nagusietako bat Europakoak edo Asiakoak ote diren omen da. Erantzuna ez da erraza, historian alde bateko nahiz besteko argudioak aurki ditzakegu eta. Argi dagoena da biak oso zaharrak direla, historia luzea dutela, oraindik ere “antzinako mundua” deitu izan den horren aztarna ugari dituztela eta bisitatzeko erakargarritasun handiak.
Araks edo Araxes haranean duela 10.000 urte inguruko bizimodu sedentarioaren aztarnak aurkitu dira.
Armenia eta Georgia zibilizazio askoren pasabidea izan dira historian zehar, bi munduren arteko zubiarena egitea egokitu zaiela dirudi, baita gaur egun ere Armenia kristautasuna erlijio ofizialtzat hartu zuen lehendabiziko estatua izan zen IV. mendean eta handik gutxira gaur egun Georgia izena duen estatuak gauza bera egin zuen. Ondorioz bi herrialdeek kultur ondare aberatsa dute, ondo kontserbatuta dagoena, eta zati handi bat UNESCOren katalogoaren barruan dago. Horrez gain mendietako paisaiak ikusgarriak dira.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD eta BCNtik, uzt. 2an/abuz. 2an.
Prezioa : 2.190 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.