Eskualde hau ongi ezagutzen dutenek diotenez, bertan bizi direnen eztabaida nagusietako bat Europakoak edo Asiakoak ote diren omen da. Erantzuna ez da erraza, historian alde bateko nahiz besteko argudioak aurki ditzakegu eta. Argi dagoena da biak oso zaharrak direla, historia luzea dutela, oraindik ere “antzinako mundua” deitu izan den horren aztarna ugari dituztela eta bisitatzeko erakargarritasun handiak.
Araks edo Arax haranean duela 10.000 urte inguruko bizimodu sedentarioaren aztarnak aurkitu dira. Armenia eta Georgia zibilizazio askoren pasabidea izan dira historian zehar, bi munduren arteko zubiarena egitea egokitu zaiela dirudi, baita gaur egun ere.
Armenia kristautasuna erlijio ofizialtzat hartu zuen lehendabiziko estatua izan zen IV. mendean eta handik gutxira gaur egun Georgia izena duen estatuak gauza bera egin zuen. Ondorioz bi herrialdeek kultur ondare aberatsa dute, ondo kontserbatuta dagoena, eta zati handi bat UNESCOren katalogoaren barruan dago. Horrez gain mendietako paisaiak ikusgarriak dira.
Tbilisi, milurteko hiria • Goshavank eta Haghartsin, monasterio zaharrak • Erevan, sobietar eta armeniar arkitekturen uztartzea • Garni, gotorleku eta tenpluaren aztarna helenistikoak • Geghard, XIII. mendeko monasterioa, gizateriaren ondarea • Khor Virap, San Gregorio kartzela • Noravank, Armeniako arkitekturaren harri bitxia • Ananuri, mendietako arkitektura • Uplistsikhe: haitzuloetako beste hiri bat • Svaneti, Erdi Aroko dorreak Kaukasoko mendien magalean • Ushguli, Erdi Aroko mendiko arkitekturaren eredu • Tsqaltuboko resort sobietarra • Vardziako monasterioko freskoak • Ajaltsijeko gotorlekua • Mtsjeta gune espirituala.
Tblisirainoko hegaldia –Alaverdí –Erevan –Garni –Geghard –Khor Virap –Sevan lakua –Dilijan –Goshavank –Haghartsin –Tbilisi –Kazbegi –Gori –Kutaisi –Svaneti –Ushguli –Mestia –Mazeri –Tskaltubo –Akhaltsikhe –Vardzia –Mtskheta –Tbilisi.
Tblisirainoko joan-etorriko hegaldia. Ibilbide guztirako autobus pribatu txiki bat erabiliko dugu. Bidaiaren barruan hainbat ibilbide egingo ditugu oinez, eta horretarako desnibelak gainditzeko prest egon beharko dugu. Banoako gidaria.
- Tblisirainoko joan- etorriko hegaldi erregularra.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Autobus pribatu txikia, ibilbide guztirako.
- Svanetin, 4x4 motako furgonetak.
- Erevan, Gudauri, Kutaisi, Tskaltubo, Akhaltsikhe eta Tbilisin: turista- motako hotela (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin) (12 gau).
- Dilijan, Mestia eta Ushgulin: aterpetxe xumeak eta etxe partikularrak (lo egitea eta gosaria) (5 gau).
- Dilijan, Gudauri, Mestia Ushguli eta Tsqaltubon, afaria barne.
- Bidaia- asegurua.
- Eskupekoak (ikus baldintza- orriko oharra).
- Georgian, bertako gidaria.
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barruan“ atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
- Georgiako bisita guztietarako (monumentuak, museoak, teleferikoa, elizak, eta abar) sarrerak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu ez diren eskupekoak.
- “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Iraupena : 19 egun
Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria
Egunak: Irailean ez dago Bilbora itzulerarik.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Oharra : uzt. 1 / uzt. 31 / ira. 2
Prezioa : 2.590 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.