Foto Bolivia Kitxua eta aimaren lurretan barrena

Bolivia
Kitxua eta aimaren lurretan barrena

Bolivia
Kitxua eta aimaren lurretan barrena

Azken urteotan Bolivia aldera joatea ez da lan erraza izan. Indigenen haserre sakona pixkanaka herrialde osoa hedatuz joan zen eta horrek aldez aurretik prestatutako ibilbidea burutzea eragotzi du. Borroka luzearen ondoren, boliviarrek aspaldi aldarrikatutako aldaketa politikoa lortu dute azkenean. Horrek herrialde honen izaera ezagutzeko aukera eskainiko digun ibilbidea egiteko bidea ematen du. Amazoniako oihanetik goi-lautadako basamorturaino, amerikar kontinentearen benetako bizkarrezurra den Andeak mendikatea zeharkatuz. Ekialdeko paisaia lauak, Uyuniko gatz-lautada, oihanean barrena eta Titikaka aintzirako uharteak: Boliviako errealitatearen ikuspegi zabala edukitzeko aukera emango digun ibilbidea. #Loroak eta llamak, kapibarak, kaimanak, izotza eta oihana, hiri kolonialak, mendia eta basamortua, paisaien aniztasuna eta aberastasuna, eta horiekin batera Boliviari aparteko edertasuna ematen dioten klimak eta pertsonak. Berez eta tradizioz oso pertsona abegitsuak dira gaurko Bolivian bizi diren etniak, besteak beste, kitxuak eta aimarak, bertako etnia nagusiak, beren bizimodu tradizionalari eusten diotenak.#

Interesguneak

• Sucre, hiri kolonial ederra • Moneta-etxea eta Cerro Rico tontorra, Potosi hirian • Tupizako harkaitzezko irudiak • Eduardo Avaroa Erreserba Nazionala • Uyuniko gatz-lautada • La Paz, Andeetako talaia • Madidi P.N., Amazoniako oihana • Titikaka eta Tiwanaku, kultur baten ikurrak.

Ibilbidea

Santa Cruzerainoko hegaldia–Sucre –Potosí –Tupiza –Uyuniko gatz-lautada –La Paz –Copacabana –Titikaka lakua –Rurrenabaque – Madidi P.N. –La Paz.

Zenbait datu interesgarri

Autobus pribatua. Barruko hegaldiak:Santa Cruz- Sucre, La Paz-Rurrenabaque-La Paz eta La Paz-Santa Cruz. Tupiza eta Uyuni bitarteko ibilbidean, baita Madidi P.N.ean ere, aterpetxeetan egingo dugu lo. Gainerako tokietan, turista mailako hoteletan, birentzako geletan. Bidaia honetan kopuru murriztua baino ez da onartuko eta ezinbestekoa izango da partaideen jarrera aktiboa. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Hegaldi erregularra, haranzkoan Santa Cruz hirira eta itzuleran La Pazetik. La Paz- Rurrenabaque- La Paz hegaldiak. Aireportuen eta hotelen arteko joan- etorriak. Ibilbideko hirien arteko lurreko garraio guztiak Txalupa- bidaiak, Beni ibaian eta Titikaka lakuan. Hoteletako egonaldia, hegoaldeko zeharkaldian eta Madidi P.N.ean izan ezik, horietan aterpetxeetan egingo dugu lo. Gosariak, prezioaren barruan. Pentsio osoa: Uyuni gatz- lautadan, Eduardo Avaroa erreserban eta Madidi Parke Nazionalean. Bidaia- asegurua. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Otorduak, zehaztutakoak izan ezik. Museo, monumentu, parke nazional eta erreserba naturaletarako sarrerak. Aireportuko tasak (30 € inguru). Aire- tasak. Eskupekoak edo “prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.

Taldea: 6 eta 14 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, abuz. 3an

Prezioa : 3.030 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Bolivia
Kitxua eta aimaren lurretan barrena
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT