Foto Georgia Tradizioa eta abegikortasuna Kaukason

Georgia
Tradizioa eta abegikortasuna Kaukason

Georgia
Tradizioa eta abegikortasuna Kaukason

Georgia barruan eztabaidagairik gogokoenetako bat herrialdea Europa edo Asiaren barruan dagoen gaiari buruzkoa da. Erantzuna ez da erraza, iraganean sakonduz gero aldeko zein kontrako argudioak aurkituko ditugulako. Argi dago lurralde horretan inbaditzaileak, erregeak, merkatariak, esploratzaileak eta mota guztietako pertsonaiak ibili direla, eta arrasto ugari utzi dituztela.

Kulturaren arloan dituen harribitxiez gain, Georgiak natura zoroa, gainezka egiten duena, eta askatasun-eremu izugarriak aireratzen ditu: Kaukasoko herrikideen izaera gogorrarekin bat datorren ezaugarri miresgarria.

Azaldutakoaren ondorioz, kultura-ondare oso aberatsa duen herrialdea da Georgia, zati handi bat UNESCOk katalogatua, eta kontserbazio-egoera onean dagoena, mendiko paisaia ederren eta abegikortasun harrigarriaren erdian.

Interesguneak

Tbilisi, kulturen kalidoskopioa • Sighnaghi hiri harresitua • Kajeti eta Alazani ibaiaren harana • Telavi, Kajeti-ko hiriburua • Alaverdiko katedral handia • Georgiako errepide militar mitiko eta goratua • Stepantsminda, Kazbeg mendiaren begiradapean • Ananuri, mendiko arkitektura • Uplistsikhe, hiri trogloditikoa • Kutaisi, antzinako Cloquide-ren arrastoa • Svaneti, Erdi Aroko dorreak Kaukasoko mendien azpian • Ushguli, mendiko Erdi Aroko arkitektura • Tsqaltuboren gainbehera-kutsua • Martviliko haitzarteko natura • Vardzia, ortodoxiaren esentzia duen monasterio troglodita • Ajaltsijeko gotorleku indartsua • Borjomiko parke eta iturri mineralak • Mstjeta, Georgiako katedralik garrantzitsuena.

Ibilbidea

Tbilisirainoko hegaldia–Sighnaghi–Telavi–Tbilisi–Kazbegi –Gori–Kutaíisi–Svaneti–Ushguli–Mestia–Tsqaltubo–Ajaltsije–Vardzia–Mstjeta–Tbilisi.

Zenbait datu interesgarri

Tbilisirainoko hegaldia, joan-etorria. Ibilbide guztirako autobus pribatu txiki bat erabiliko dugu. Bidaia honetan oinezko hainbat ibilbide egingo ditugu, bidaia asko aberastuko dutenak, beraz komeni da gorabehera edo desnibel handiak gainditzeko sasoian, prest, egotea. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Tbilisirainoko hegaldi erregularra, joan- etorria.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Autobus pribatuko garraioa, ibilbide osoan.
    - Svaneti- n, 4x4 motako furgonetak.
    - Turista- motako hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugelarekin) Tbilisi, Telavi, Gudauri, Tsqaltubo, Ajaltsije eta Borjomi- n (9 gau)
    - Kutaísi, Mestia eta Ushguli- n aterpetxe xumeetako eta etxe partikularretako egonaldia (5 gau).
    - Gudauri, Kutaísi, Mestia eta Ushguli- ko afariak.
    - Bidaia- asegurua.
    - Eskupekoak (ikus baldintza- orriko oharra).
    - Bertako gidaria.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Monumentu, parke eta museoetarako sarrerak. 
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu ez diren eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, ira. 1ean/ira. 16an/urr. 1ean.

Prezioa : 2.050 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Georgia
Tradizioa eta abegikortasuna Kaukason
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT