"Sorgindutako uharteak", "Lurraren artxiboak", "Eboluzioaren altxorra" edo "Noeren Pazifikoko ontzia" dira, besteak beste, Galapago uharteek historian zehar jaso izan dituzten izenetako batzuk. Denek Kolonen Artxipelagoaren naturaren arloko berezitasunak ekartzen dizkigute gogora. Kolonen Artxipelagoa da, hain zuzen ere, lur-ekuatorean inguruan eta lehorretik (Ekuadorretik) mila kilometrora kokatutako sumendi jatorriko 13 uharte handi, sei uharte txiki eta ehundik gorako uhartetxo edo harkaitzen izen ofiziala. Ofizialki, Ekuadorreko uharteak dira. Itsas hondoko sumendien eraginez sortuak, Galapagoetako kala, arrakala, mendi eta sumendietatik itsaso eta kontinente guztietako konkistatzaileak, baleazaleak, piratak, zientzialariak eta marinelak igaro dira. Zalantzarik gabe, bisitaririk ospetsuena Charles Darwin izan zen, uharteak eta uharteetako fauna bitxia ezagutu ostean Espezieen Eboluzioari buruzko Teoria idatzi baitzuen.
Hiru irleetako hotel erosoetan lo egiteko lekua hartuta, ibilbide atsegin eta bizia proposatzen dugu, uharte batetik bestera joateko txalupa arinak edo bizkorrak erabiliz eta tokirik interesgarrienak eta batzuetan ez hain ohikoak hurbiletik ezagutzeko oinezko ibilbideak eginez. San Cristobal uhartea, Santa Cruz uhartea, Bartolome uhartea, Seymour eta Bachas uharteak, Isabela uhartea, Tintoreras uhartea. Galapagoetako dortoka erraldoiak, iguanak, itsas lehoiak, pinguinoak, marrazoak, flamenkoak eta milaka hegazti. Hondartzak, urmaelak, basoak eta mendiak, labazko kanalak eta fumarolak, kraterrak eta sumendiak (guk El Junco, Sierra Negra eta Chico bisitatu nahi ditugu). Bestetik, herrixka txikiak bisitatuko ditugu, eta haietan bizi direnak, baita Darwin Estazio Zientifikoa eta antzinako espetxe bat ere.
• Galapago uharteak, “Gizateriaren Ondarea” • Fauna endemikoa, bakarra munduan • San Cristobal uharteko dortoka erraldoiak • Bartolome uhartea, Galapagoen ikurra • Puerto Baquerizo Morenoko itsas lehoien kolonia • Snorkela eta pinguino eta marrazoen artean bainatzen • Tijeretas urmaela • Santa Cruz uhartea, Galapagoetako hiriburu turistikoa • Puerto Ayora, biztanle eta natura txoko zoragarriekin • Charles Darwin estazio zientifikoa • Rancho Primicias eta Gemelos • Seymour uharteko eta Bachaseko hegaztiak, paisaiak eta itsas bizitza • Isabela uhartea, historia eta natura • Sierra Negra eta Chico sumendiak • Puerto Villamil eta antzinako espetxe zaharra • Snorkela eta fauna Las Tintoreras uhartean, Galapagoetako marrazoa • Sumendi-jarduera: fumarolak, laba-ibaiak eta kraterrak • Quito, Ekuadorreko hiriburua • Quitoko azokak eta auzo kolonialak.
Quitorainoko hegaldia – Quito koloniala, munduaren erdi–erdian – San Cristobal ibaia – Puerto Baquerizo Moreno – Tijeretas urmaela eta La Galapaguera – Santa Cruz uhartea – Puerto Ayora – Los Gemelos eta Rancho Las Primicias – Bartolome uhartea – Seymour uhartea eta Bachas – Charles Darwin estazioa – Isabela uhartea – Puerto Villamil – Flamenkoen urmaela – Sierra Negra eta Chico sumendiak – Tintoreras uhartea – Santa Cruz uhartea – Baltra – Quito.
Quitorainoko hegaldia, eta handik Galapagoetara. Ibilbide honek ez du zerikusi handirik uharte horietan egin ohi diren itsas bidaiekin. Horregatik, San Cristobal, Santa Cruz eta Isabela uharteetan egingo dugu lo, gero uharte horietan naturaren edertasunaz gozatu ahal izateko oinezko ibilbideak egiteko eta, bestetik, txalupa arinak hartu eta inguruko parajerik ederrenak eta batzuetan ez hain ezagunak baina oso interesgarriak diren tokiak ezagutzeko. Banoako gidariaz gain, ibilbide guztian gidari naturista batek lagunduko gaitu.
- Quitorainoko joan–etorria, hegaldi erregularrean.
- Barne hegaldiak: Quito–San Cristobal eta Baltra–Quito.
- Aireportu edo portu eta hotelen arteko joan–etorriak.
- San Cristobal, Santa Cruz eta Isabela uharteen arteko txalupa arineko itsas–garraioa.
- Uharteetako jardueretarako lurgaineko garraioa.
- Galapagos Parke Nazionalerako sarrerak.
- Galapagoetan sartzeko turista–txartela.
- Isabela uhartera sartzeko udal zerga.
- Ibilbide osoko turista motako hoteletako egonaldia (lo egitea eta gosaria).
- 6, 7 eta 10. egunetako piknikak.
- Bidaiako asistentzia–asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza–orrian).
- Bertako gidari naturalista Galapagoetan.
- Banoako gidaria.
- Otorduak, zehaztutakoak izan ezik.
- Aire–tasak.
- Aireportuko tasak.
- Baldintza–orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 14 egun
Taldea: 8 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: urr. 1 / urr. 15.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Oharra : Kontsultatu beste irteera puntu batzuk.
Prezioa : 3.780 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.