Herrialde baten barruan aukeratzeko 7.000 uhartetik gora da daudenean, zuk zein aukeratuko zenuke? Filipinak, kontrastez beteriko artxipelago bat, kultura askoren bilgunea eta osagai anitzez osatua. Guretzat hain ezaguna den herrialde bat, hiru mendetik gorako kolonizazioa izan arren. Filipinetan jende atsegina eta apala bizi da. Batetik, metropoli handi, zaratatsu eta benetako anabasak; bestetik, nekazaritza munduko herrixkak, arroz-soroak, oihanak, paradisuko hondartzak… bizi-bizirik dirauen herria. #Herrialdeko hiriburutik abiatuko gara, artxipelago honen egunerokotasuna gertutik ezagutu nahian. Hainbat paraje bisitatuko ditugu: Banaueko arroz-terraza zaharrak, Sagadako hilkutxa zintzilikatuak, Magallanes eta Legazpik hasitako ondare koloniala, mangondoz beteriko uharteak, oraintsura arte piztuta egon diren sumendiak, haitzulo sakonak, oihan tropikaletan galdutako ur-jauziak, txokolotezko tontor ikusgarriak… eta amaiera aldean Bacuit artxipelagoko urrutiko hondartzak. Bidaiaren amaiera ahaztezina. #Herrialde bizia, mugimenduan dagoena, sumendien oroitzapena bizi-bizi duena eta naturaren edertasuna, emankorra, gaztea eta –aldi berean– heldua, betiere sorpresaz beteriko. Irudiak, bihotz-taupadak, usainak, zaporeak… bestelako Asia baten atzealdea bisitatzeko gonbitea eginez.
• Manilako auzoetako zarata eta iskanbila eta harresi-barruko hiria • Taal sumendia, bizirik dauden munduko guztien artean, txikienetakoa • Mila urtetik gora dituzten Banaueko ifugao indigenen arroz-terrazak • Batad herrixka eta bertako arroz-soroak • Igorot-en kultura eta Sagadako hilkutxa zintzilikatuak • Santo Tomas de Villanueva de Miag-ao herriko eliza • Guimaras, mangondoen uhartea • Sipalay: nekazarien giroko bizimodua eta haitzuloak • Dumaguete: mendiak, lakuak, ur-jauziak eta baleak • Chocolateko tontorrak • Magallanesen Gurutzea eta Cebuko Santo Niñoren Basilika Minor • Sabang: lurraren azpiko ibaia • Palawan: uharteak, koralezko arrezifeak eta ezkutuko hondartzak.
Manilarainoko hegaldia–Talisay-Bananue–Batad–Sagada–Baguio–Iloilo-Guimaras-Bacolod-Sipalay-Dumaguete-Tagbilaran-Carmen-Cebu City-Puerto Princesa-El Nido–Manila
Lur gaineko garraiorako jeepney koloretsuak eta autobusak tartekatuko ditugu, erregularrak nahiz pribatuak. Barruko hiru hegaldi egingo ditugu: Manila Iloilo, Ceebu-Puerto Princesa eta Puerto Princesa-Manila. Bangkak erabiliko ditugu, tarte laburretako bidaiaren garraioak egiten dituzten uharteetako txalupa txikiak. Oinez egiteko aukerak egongo dira, herrixketako giroa, arroz-soroak, sumendi edo lakuren bat bisitatzeko, besteak beste. Hotel erosoetan eta bungalowetan egingo dugu lo. Bidaia honetan asko mugituko gara toki batetik bestera eta garraiobide ugari hartu beharko ditugu; hortaz, ekipaia arina eramatea komeni da. -Banoako gidaria.
Manilarainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria. Barruko hegaldiak: Manila- Ilo Ilo, Cebú City- Puerto Princesa eta Puerto Princesa- Manila. Aireportu, hotel eta autobus- terminalen arteko taxi edo triziklozko joan- etorriak. Tarte hauetarako autobus publikoa: Manila- Tagaytay- Manila, Manila- Banaue, Sagada- Baguio, Baguio- Manila, Bacolod- Sipalay eta Sipalay- Dumaguete. Autobus pribatua, Bohol eta Palawan uharteetan. Jeepneyak, (herri autobusak) Banaue- Batad ibilbidearen zati batean, Banaue- Sagada tartean, Ilo Ilo- Miagao- Ilo Ilo tartean eta Guimaras uhartean. Bangkak (bertako txalupak, egurrezkoak) Taal lakua eta sumendia bisitatzeko, baita Guimaras uhartea eta Sabangeko lurpeko ibaia bisitatzeko ere. Ferryak, Ilo Ilo- Bacolod, Dumaguete- Tagbilaran eta Tagbilaran- Cebu City tarteetarako. Turista- motako hotelak (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin), Bataden izan ezik, herri horretan oinarri- oinarrizko mendiko ostatu batean egingo dugu lo. Banaue- Batad- Banaue trekkingeko pentsio osoa. Taal sumendia eta St. Paul lurpeko parkea bisitatzeko sarrera. Bais Bay- eko baleak ikustea. Bacuit artxipelagoko bisita. Bidaiako asistentzia- asegurua. Banoako gidaria.
Otorduak, Banaue- Batad zirkuituan zehaztutakoak izan ezik. Museo eta monumentuetarako sarrerak. Aireportuetako tasak. Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Taldea: 6 eta 14 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 2an.
Prezioa : 2.550 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.