Foto Zeelanda Berria Laino zuri luze baten edertasuna

Zeelanda Berria
Laino zuri luze baten edertasuna

Zeelanda Berria
Laino zuri luze baten edertasuna

Antipodetara egingo dugun bidaia honen lehen urratsa Ipar Uhartea izango da. Oso paisaia erakargarriak dituen. Irlan sumendi ugari daude eta paisaia oso basatia da. Baina aldi berean irla horrek hego hemisferioko Zeelanda Berriko irudirik atseginena, lasaiena erakusten digu. Hego Uhartean, berriz, Hegoaldeko Alpeetako gailurrek eta Tasmaniako itsasoko ur zakarrek orain arte gizakiontzat ia ezezaguna zen uharte baten edertasuna erakusten digute. Ikuskizuna ziurtatuta dago: elurrez beteriko gailurrak, baso hezeak, glaziarrak, lakuak, fiordoak... paisaiaren edertasuna. Hemen ikusi beharreko bi toki ditugu: Cook mendia (3.764 m), irlako gailurrik altuena, eta Milford Sound fiordoa, Kipling idazlearen hitzetan, munduko zortzigarren miresgarritasuna dena. Gogoan izan hemengo lurren zati handi bat gizateriaren ondarea dela. Eta bidaiari amaiera emateko, kontraste gisa, hegoaldeko lautadak eta britainiar kutsuko hiri nagusiak: Dunedi eta Chrischurch.

Interesguneak

• Bay of Islands-eko itsasbazterrak • Waitangi, maorien asentamendu nagusia • Paihia, Russell eta Waiopua Kauri Forest • Coromandel penintsula, eta Paku mendia • Bay of Plenty-n, Tauranga eta Kiwi-ko hiriburua: The Puke • Rotoruako ur termalak • Tongariro P.N., hego hemisferioko ibilbiderik ederrena • Abel Tasman P.N. eta parkeko itsasbazterreko bidezidorrak • Pancake Rocks-eko harkaitzeko irudiak • Arthur Pass P.N., Alpeetako paisaiak • Franz Joseph glaziarrean zehar, oinez • Te Anau, Fiorlandeko erdigunea • Milford Sound fiordoan zehar nabigatzen • Te Anau-ko kobazuloak.

Ibilbidea

Aucklanderainoko hegalaldia –Paihia –Tairua –Hahei –Rotorua –Tongariro P.N. –Wellington –Picton –Motueka – Greymouth – Arthur Pass P.N. –Franz Joseph – Wanaka –Queenstown –Te Anau –Otago –Dunedin – Christchurch – Kaikoura.

Zenbait datu interesgarri

Lur gaineko ibilbideetarako furgoneta eroso bat erabiliko dugu. Tongariroko P.N.an, berriz, autobus txiki bat. Ipar Uhartetik Hego Uhartera joateko ferrya hartuko dugu. Abel Tasman P.N.an taxi-txalupa hartuko dugu. Milford Sound fiordoan, txalupan ibiliko gara. Te Anauko ipurtargien kobazuloa bisitatuko dugu. Moteletan eta turista mailako hoteletan egingo dugu lo. Bidaia honetan garrantzizkoa da oinez egin nahi izatea, bisitatu nahi ditugun parkeak ahalik eta ondoen ezagutzeko. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Hegaldi erregularra, haranzkoan Aucklandera eta itzuleran Christchurchetik. Aireportuen eta hotelen arteko joan- etorriak. Hotel edo moteletako ostatua: lo egitea. Ford Club Wagon motako furgoneta pribatuko garraioa ibilbide osoan. Tongarino P.N.ean, “bus- shuttle” zerbitzua. Wellington- Picton tarterako ferrya. Asbel Tasman, P.N.ko itsasontziak. Milford Soundeko itsasontzia. Franz Josef glaziarreko bisitaldi gidatua, materiala eta guzti. Opua- Russell ferrya. Te Anau kobazulorako txalupa eta sarrera. Otagoko pinguino- hazlekurako bisitaldi gidatua. Bidaia- asegurua. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Otorduak. Kultu zentro, museo eta monumentuetarako sarrerak. Aireportuko tasak (16 € inguru). Aire- tasak. Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.

Taldea: 6 eta 11 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 3.580 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Zeelanda Berria
Laino zuri luze baten edertasuna
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT