Foto Filipinak Artxipelago  baten egonezina

Filipinak
Artxipelago
baten egonezina

Filipinak
Artxipelago
baten egonezina

Herrialde baten barruan aukeratzeko 7.000 uhartetik gora da daudenean, zuk zein aukeratuko zenuke? Filipinak, kontrastez beteriko artxipelago bat, kultura askoren bilgunea eta osagai anitzez osatua. Guretzat hain ezaguna den herrialde bat, hiru mendetik gorako kolonizazioa izan arren. Filipinetan jende atsegina eta apala bizi da. Batetik, metropoli handi, zaratatsu eta benetako anabasak; bestetik, nekazaritza munduko herrixkak, arroz-soroak, oihanak, paradisuko hondartzak… bizi-bizirik dirauen herria.
    Herrialdeko hiriburutik abiatuko gara, artxipelago honen egunerokotasuna gertutik ezagutu nahian. Hainbat paraje bisitatuko ditugu: Banaueko arroz-terraza zaharrak, Sagadako hilkutxa zintzilikatuak, Magallanes eta Legazpik hasitako ondare koloniala, mangondoz beteriko uharteak, oraintsura arte piztuta egon diren sumendiak, haitzulo sakonak, oihan tropikaletan galdutako ur-jauziak, txokolotezko tontor ikusgarriak… eta amaiera aldean Bacuit artxipelagoko urrutiko hondartzak. Bidaiaren amaiera ahaztezina.
    Herrialde bizia, mugimenduan dagoena, sumendien oroitzapena bizi-bizi duena eta naturaren edertasuna, emankorra, gaztea eta –aldi berean– heldua, betiere sorpresaz beteriko. Irudiak, bihotz-taupadak, usainak, zaporeak… bestelako Asia baten atzealdea bisitatzeko gonbitea eginez. 

Interesguneak

• Manilako auzoetako zarata eta iskanbila eta harresi-barruko hiria • Taal sumendia, bizirik dauden munduko guztien artean, txikienetakoa • Mila urtetik gora dituzten Banaueko ifugao indigenen arroz-terrazak • Batad herrixka eta bertako arroz-soroak • Igorot-en kultura eta Sagadako hilkutxa zintzilikatuak • Vigan hiriko ondare koloniala • Bohol uharteko Txokolatezko gailurrak • Apo Island, Siguijor eta Bais Badiako fauna akuatikoa eta ur gardenak • Oslob-eko marrazo balea • Cebu-ko Magallanesen Gurutzea • Sabang lurpeko ibaia • Palawan-go koralezko arrezifeak eta ezkutuko hondartzak.

Ibilbidea

Manilarainoko hegaldia–Talisay–Bananue–Batad–Sagada–Vigan–Laoag–Manila–Tagbilaran–Dumaguete–Siguijor–Oslob–Cebu City–Puerto Princesa–El Nido–Manila.

Zenbait datu interesgarri

Lur gaineko garraiorako jeepney koloretsuak eta autobusak tartekatuko ditugu, erregularrak nahiz pribatuak. Barruko lau hegaldi egingo ditugu: Laoag-Manila, Manila-Tagbilaran, Cebu-Puerto Princesa eta El Nido-Manila. Bangkak erabiliko ditugu, tarte laburretako bidaiaren garraioak egiten dituzten uharteetako txalupa txikiak. Oinez egiteko aukerak egongo dira, herrixketako giroa, arroz-soroak, sumendi edo lakuren bat bisitatzeko, besteak beste. Hotel erosoetan eta bungaloetan egingo dugu lo. Bidaia honetan asko mugituko gara toki batetik bestera eta garraiobide ugari hartu beharko ditugu; hortaz, ekipaia arina eramatea komeni da. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Manilarainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria.
    - Barruko hegaldiak: Laoag- Manila- Manila- Tagbilaran, Cebu City- Puerto Princesa eta El Nido- Manila.
    - Aireportu, hotel eta autobus- terminalen arteko taxi edo triziklozko joan- etorriak.
    - Gaueko autobus publikoa: Manila- Banaue.
    - Furgoneta pribatuak Bohol eta Palawan uharteetan eta tarte hauetarako: Manila- Tagaytay- Manila, Sagada- Vigan- Laoag eta Oslob- Cebu City.
    - Jeepneyak, (herri autobusak) Banaue- Batad eta Banaue- Sagada tarteetan.
    - Bangkak (bertako txalupak, egurrezkoak) Taal lakua eta sumendia bisitatzeko eta Sabangeko lurpeko ibaia bisitatzeko ere.
    - Ferryak, Tagbilaran –Dumaguete eta Dumaguete- Siguijor- Dumaguete, Dumaguete- Oslob tarteetarako.
    - Turista- motako hotelak (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin), Bataden izan ezik, herri horretan oinarri- oinarrizko mendiko ostatu batean egingo dugu lo.
    - Taal sumendia eta St. Paul lurpeko parkea bisitatzeko sarrera.
    - Bais Bay badian izurdeak ikusteko irteera pribatua.
    - Apo Island bisitatzeko irteera pribatua.
    - Marrazo balea ikusteko jarduera.
    - Bacuit artxipelagorako bisita, txalupa pribatuan.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Zehaztuta ez dauden otorduak. 
    - Aire- tasak. 
    - Museo eta monumentuetarako sarrerak.
    - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 2.900 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Filipinak
Artxipelago baten egonezina
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT