Foto Etiopia Lurra eta zerua

Etiopia
Lurra eta zerua

Etiopia
Lurra eta zerua

  Antzinako Abisiniako lurretan zehar iraupen luzeko bidaia bat egiteko aukerari eusten diogu: Etiopia ahalik eta sakonen ezagutzeko ibilbidea prestatu dugu.

Lehen bi asteetan hegoaldea eta ekialdea ezagutuko ditugu lur-mota guztietarako ibilgailuak erabiliz: natura, kultura eta etnologiaren ikuspegietatik interes handiko lurrak, lur horietan sortu zen behin gizakumea. Rift Valley zeharkatuko dugu, Omo ibiaren inguruko herrietako bizimodua ezagutu eta, Bale mendietako gailurren ondotik, Aurten Bale mendietatik Harar izeneko hiri debekaturaino iristeko asmoa dugu, Bale mendiak eta Amhara mendikatea bereizten dituzten bailaretan zehar.

Iparraldean autobus txiki bat hartu eta Etiopiako lautadan sartuko gara, Afrikako kontinenteko paisaiarik ederrenetariko bat ikusteko: 4.000 metrotik gorako mendiak, zerua ukitzeko ahaleginetan. Bidean kolorez eta hotsez beteriko azokak topatuko ditugu, amhara, tigre, oromo eta afar etnien saltoki ikusgarriekin. Horrela antzinako Abisiniara iritsiko gara, historian zehar ezagunagoa izan den baina egun gure artean parekorik ez duen kristautasun mota batekin topo egiteko: Etiopiako eliza ortodoxoa.

Interesguneak

  • Bale mendiak eta Afrikako goi-mendietako fauna eta paisaiak • Hilarriak, elizak eta monasterioak: Axum, Saba erresuma zaharreko hiriburua izan zena • Etnia omotikoen bizimoduak: hammer, karo, mursi, konso... • Lalibela, eliza monolitiko ikusgarriekin • Mendietako gailur handien inguruko paisaia ikusgarriak: Simien mendiak • Tiss Abey: Nilo Urdinaren ur-jauziak • Tana lakuko eta Gondarreko eliza ortodoxoak • Batiko azoka, basamortuko eta goiko lurretako etnien topalekua • Harar, Etiopiako islamaren hiri santua.

Ibilbidea

Addis Abebaraino hegaldia –Arba Minch –Turmi  –Omo P.N. –Mago P.N. –Jinka –Sodo –Bale Mendietako P.N. –Sheik Hussein -Asebe Teferi –Harar –Awash P.N. –Kombolcha –Woldiya –Lalibela –Axum –Simien Mendietako P.N. –Gondar –Bahar Dar -Debre Markos –Addis Abeba.

Zenbait datu interesgarri

Hegoaldean, 4x4 motakoibilgailuak erabiliko ditugu; iparraldean, beriz, autobus txiki bat. Maila ezberdinetako hoteletan eta bungalowetan egingo dugu lo, eta hegoaldean hiru gau kanpalekuetan. Omo eskualdean eta Sheik Husseinen, pentsio osoan. Barruko hegaldia: Lalibela-Axum. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Addis Abebarainoko nazioarteko hegaldia, joan-etorria.
  • - Barruko hegaldia: Lalibela-Axum.
  • - Etiopian sartzeko bisatua.
  • - Aireportu eta hotelen arteko joan-etorriak.
  • - Hegoaldeko ibilbidean: garraioa4x4 motakoibilgailuetan.
  • - Gainerakoan: autobus pribatu txikiko garraioa.
  • - Chamo eta Tana lakuetako txalupak.
  • - Addis Abeba, Arba Minch, Lalibela, Axum, Gondar eta Bahar Dar hirietan, turista-mailako hoteletako egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin).
  • - Sodo, Jinka, Awash, Kombolchaeta Debre Markoshirietan, hotel xume baina eroso eta garbietako egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin).
  • - Goba, Asebe Teferi, Harar, Voldiya eta Debark hirietan, oinarri-oinarrizko hoteletan lo egitea, birentzako geletan (bainugelarekin) (lo egitea eta gosaria).
  • - Turmin, bi gau birentzako bungalowetan (bainugelarekin).
  • - Mago eta Omo P.N.etan bi gau kanpatuta eta Sheik Husseinen gau bat, kanpatzekogai guztiak barne.
  • - Mago eta Omo P.N.etan, Turmi aldean eta Sheik Husseineko egonaldia (pentsio osoa).
  • - Bidaiako asistentzia-asegurua.
  • - BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Preziotik kanpo” atalean aipatuta ez dauden otorduak.
  • - Herrixka, azoka, parke nazional, museo eta monumentuetarako sarrerak.
  • - Argazkiak atera eta filmatzeko baimenak.
  • - Lozakua.
  • - Aireportuko tasak.
  • - Aire-tasak.
  • - Eskupekoak eta“Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, ekai. 29an, uzt. 3an/abuz. 3an/abuz. 31n/urr. 1ean/aza. 2an.

Prezioa : 3.110 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Etiopia
Lurra eta zerua
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT