Bidaia hau berezia da guztiz. Ibilbide honek gure Planetako lurralde babesgabeenetako batera garamatza, Danakilgo sakonunera hain zuzen, non punturik baxuenak (Dallol izenekoa) itsasoaren mailaren azpitik 120 metrora duen. Bertan bizi dira afar etniakoak, Afrikako adar itxurako lurralde horretan gutxien ezagutzen diren etnietako bat, ezezagunena agian. Oso basatiak, eta ohitura zaharrei eta ezaugarriei ondo eutsi dietenak. Mendeak daramatzate Essaile lakutik gatza ateratzeko lanetan, Danakil deritzon sakonunean. Beraiek garraiatzen dituzte lakutik ateratako gatz–multzoak, gameluen gainean, Abisiniako goiko lurretara, karabana luzeak osatuz. Karabana hauek inguruko paisaia lurtarraren erdian ikustea ikuskizun paregabea da. Hori guztiak naturaren indarra, mugarik gabekoa eta gordin–gordina, gertutik ikusteko aukera eskainiko digu. Ohiko bideetatik at geratzen dena, oso interesgarria baina, aldi berean, bizi–bizia eta gogorra.
• Danakilgo P.N.a, Danakilgo sakonune handia eta afar etniaren bizilekua • Er–Tale sumendia • Dallol, gatzagetako kolorezko formazioak • Hamed Ale eta bertako gatzagak • Asayta, afarren hiriburua • Afambo lakua, Rifteko bailaran.
Addis Abebarainoko hegaldia – Semera – Adfera lakua – Er Tale sumendia – Hamed Ale – Dallol – Semera Asayta – Afambo lakua – Semera – Awash P.N.a – Addis.
Addis–erainoko hegaldia. Bidaia guztian, lur mota guztietarako ibilgailuetako garraioa (4 pertsona ibilgailuko). Lau egunez aire zabalean kanpatuko dugu eta gainerako egunetan (5 gau) turista–mailako hoteletan egingo dugu lo, batzuetan oso xumeetan. Zortzi egunetan pentsio–osoan izango gara. Udako lozaku arina eraman behar da, negua izan arren. Ibilbidearen ezaugarriak kontuan edukita, ezusteko ugari egon daitezke. Banoako gidaria.
- Addis Abebarainoko nazioarteko hegaldia, joan–etorria.
- Etiopian sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan–etorri guztiak.
- Ibilbide guztiko lur mota guztietako ibilgailuetako garraioa (4 pertsona ibilgailu bakoitzeko).
- Addis, Semera eta Awashen turista mailako hotela, gosaria barne (5 gau).
- Danakilen lau gaueko kanpaldia.
- Pentsio osoa bidaiaren 2. egunetik 9. egunera bitartean.
- Kanpatzeko material guztiak (lozakua izan ezik).
- Er–Tale sumendira kanpatzeko materiala igotzeko gameluak.
- Afar eskualdean sartzeko baimena
- Danakilgo eta Awasheko P.N.etako sarrerak.
- Bidaia–asegurua.
- Afar eskualdean, bertako gidariak.
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barne” atalean aipatuta ez dauden otorduak.
- Herrixka, azoka, museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire–tasak.
- Eskupekoak edo “Prezioaren barne” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Iraupena : 11 egun
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria
Egunak: abenduaren 27tik urtarrilaren 6ra.
Irteerak: MAD eta BCNtik.
Oharra : Bilbora itzultzeko aukera dago.
Prezioa : 2.890 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.