Foto Etiopia Danakilgo sakonunea, afar etniaren bizilekua.

Etiopia
Danakilgo sakonunea, afar etniaren bizilekua.

Etiopia
Danakilgo sakonunea, afar etniaren bizilekua.

Bidaia hau berezia da guztiz. Ibilbide honek gure Planetako lurralde babesgabeenetako batera garamatza, Danakilgo sakonunera hain zuzen, non punturik baxuenak (Dallol izenekoa) itsasoaren mailaren azpitik 120 metrora duen. Bertan bizi dira afar etniakoak, Afrikako adar itxurako lurralde horretan gutxien ezagutzen diren etnietako bat, ezezagunena agian. Oso basatiak, eta ohitura zaharrei eta ezaugarriei ondo eutsi dietenak. Mendeak daramatzate Essaile lakutik gatza ateratzeko lanetan, Danakil deritzon sakonunean. Beraiek garraiatzen dituzte lakutik ateratako gatz–multzoak, gameluen gainean, Abisiniako  goiko lurretara, karabana luzeak osatuz. Karabana hauek inguruko paisaia lurtarraren erdian ikustea ikuskizun paregabea da. Hori guztiak naturaren indarra, mugarik gabekoa eta gordin–gordina, gertutik ikusteko aukera eskainiko digu. Ohiko bideetatik at geratzen dena, oso interesgarria baina, aldi berean, bizi–bizia eta gogorra.

Interesguneak

• Danakilgo P.N.a, Danakilgo sakonune handia eta afar etniaren bizilekua • Er–Tale sumendia • Dallol, gatzagetako kolorezko formazioak • Hamed Ale eta bertako gatzagak • Asayta, afarren hiriburua • Afambo lakua, Rifteko bailaran. 

Ibilbidea

Addis Abebarainoko hegaldia – Semera – Adfera lakua – Er Tale sumendia – Hamed Ale – Dallol – Semera  Asayta – Afambo lakua – Semera – Awash P.N.a – Addis.

Zenbait datu interesgarri

Addis–erainoko hegaldia. Bidaia guztian, lur mota guztietarako ibilgailuetako garraioa (4 pertsona ibilgailuko). Lau egunez aire zabalean kanpatuko dugu eta gainerako egunetan (5 gau) turista–mailako hoteletan egingo dugu lo, batzuetan oso xumeetan. Zortzi egunetan pentsio–osoan izango gara. Udako lozaku arina eraman behar da, negua izan arren. Ibilbidearen ezaugarriak kontuan edukita, ezusteko ugari egon daitezke. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Addis Abebarainoko nazioarteko hegaldia, joan–etorria.
    - Etiopian sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan–etorri guztiak.
    - Ibilbide guztiko lur mota guztietako ibilgailuetako garraioa (4 pertsona ibilgailu bakoitzeko).
    - Addis, Semera eta Awashen turista mailako hotela, gosaria barne (5 gau).
    - Danakilen lau gaueko kanpaldia.
    - Pentsio osoa bidaiaren 2. egunetik 9. egunera bitartean.
    - Kanpatzeko material guztiak (lozakua izan ezik).
    - Er–Tale sumendira kanpatzeko materiala igotzeko gameluak.
    - Afar eskualdean sartzeko baimena
    - Danakilgo eta Awasheko P.N.etako sarrerak.
    - Bidaia–asegurua.
    - Afar eskualdean, bertako gidariak.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barne” atalean aipatuta ez dauden otorduak.
    - Herrixka, azoka, museo eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire–tasak.
    - Eskupekoak edo “Prezioaren barne” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Iraupena : 11 egun

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria

Egunak: abenduaren 27tik urtarrilaren 6ra.

Irteerak: MAD eta BCNtik.

Oharra : Bilbora itzultzeko aukera dago.

Prezioa : 2.890 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Etiopia
Danakilgo sakonunea, afar etniaren bizilekua.
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT