Bidaia hau berezia da guztiz. Ibilbide honek gure planetako lurralde babesgabeenetako batera garamatza, punturik baxuena itsasoaren mailaren azpitik 120 metrora duen Danakilgo sakonunera. Bertan bizi dira afar etniakoak, Afrikako adar itxurako lurralde horretan gutxien ezagutzen diren etnietako bat, ezezagunena agian. Oso basatiak, eta ohitura zaharrei eta ezaugarriei ondo eutsi dietenak. Mendeak daramatzate Essaile lakutik gatza ateratzeko lanetan, Danakil deritzon sakonunean. Beraiek garraiatzen dituzte lakutik ateratako gatz-multzoak, gameluen gainean, Abisiniako goiko lurretara, karabana luzeak osatuz. Eta karabanek itxura berezia ematen diote inguruko paisaia lurtarrari. Dallolgo gatzagetako koloreak, irudi irrealak… beste planeta bateko paisaien itxurakoak. Eta sentsazio bera Er-Tale sumendiko –aktiboa dena– kraterraren ondoan gaua emandakoan (munduan horrelako beste lau baino ez daude). Naturaren indarra, mugarik gabekoa eta gordin-gordina, gertutik ikusteko aukera. Ikuskizun paregabea. Ohiko bideetatik at geratzen dena, oso interesgarria baina, aldi berean, bizi-bizia eta gogorra.
Interesguneak
• Danakilgo P.N., Danakilgo sakonune handia eta afar etniaren bizilekua • Er–Tale, planetan dauden laba aktiboko bost lakuetako bat • Dallol, gatzagetako kolorezko formazioak • Hamed Ale eta bertako gatzagak • Mekelle eta haitzetan landutako elizak.
Ibilbidea
Addis Abebaraino hegaldia –Semera –Adfera –Dodom –Er Tale –Hamed Ale –Dallol –Berahile –Mekelle –Kombolcha –Addis.
Zenbait datu interesgarri
Bidaia guztian, lur mota guztietarako ibilgailuetako garraioa (4 pertsona ibilgailuko). Bost egunez aire zabalean kanpatuko dugu, pentsio osoan, eta gainerako egunetan turista-mailako hoteletan egingo dugu lo, batzuetan oso xumeetan. Udako lozaku arina eraman behar da, negua izan arren. Ibilbidearen ezaugarriak kontuan edukita, ezusteko ugari egon daitezke. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Addis Abebarainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria.
Etiopian sartzeko bisatua.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorri guztiak.
Ibilbide guztiko lur mota guztietako ibilgailuetako garraioa (4 pertsona ibilgailu bakoitzeko).
Mekelle eta Kombolcha hirietan: turista mailako hotela (gosaria barne).
Danakilen: bost gaueko kanpaldia (pentsio osoan).
Kanpatzeko material guztiak (lozakua izan ezik).
Er- Tale sumendira kanpatzeko materiala igotzeko gameluak.
Afar eskualdean sartzeko baimena
Danakilgo P.N.ko sarrera.
Bidaia- asegurua.
Afar eskualdean, bertako gidariak.
- BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
“Prezioaren barruan” atalean aipatuta ez dauden otorduak.
Herrixka, azoka, museo eta monumentuetarako sarrerak.
Aire- tasak.
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Madril eta Bartzelonatik.
Prezioa : 2.160 € + aire tasak*.
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?