Foto Turkiako ekialdea Anatoliako mugak

Turkiako ekialdea
Anatoliako mugak

Turkiako ekialdea
Anatoliako mugak

Anatoliako penintsula kulturen igarobide eta arragoa izan da mendeetan zehar, bereziki ekialdeko muturrean, non turkiar, kurdu, arabiar, georgiar edo armeniar herri hain ezberdinek bat egiten duten.

Bidaia honetan, lurralde ezezagun hori arakatuko dugu, eta parekorik ez duen ondare historiko bat aurkituko dugu, non erlijioak, antzinako erresumak eta milaka urteko kulturak nahasten diren: asiriarrak, arabiarrak, kaldearrak, turkiarrak, kurduak, georgiarrak, armeniarrak, persiarrak, greziarrak... guztiak pasatu ziren hemendik eta beren arrastoa utzi zuten.

Gure ibilbidea arabiarren eragin argia duen hego-ekialdetik hasiko dugu, Eufrates eta Tigris ibaien ertzetako Mesopotamiako lautadak hasten diren tokian, eta, ondoren, Van aintzira inguratzen duten lurralde kurdu menditsuetan barneratuko gara. Iparralderantz jarraituko dugu antzinako armeniar eta georgiar erresumen hondakinak bisitatuz, antzinako Trebisondan amaitu arte, Itsaso Beltzaren kostalde berdean.

Bidaia honek hainbat gauza ezberdin eskainiko dizkigu eta  behin baino gehiagotan harritu egingo gaitu, paisaien ikuspegitik, egun gutxitan zeharkatuko ditugulako basamortu-itxurako paisaiak, estepako eremuak, mendi malkartsuz eta baso eremu zabalez inguratutako haranak, baita ikuspegi historiko, kultural eta artistikotik ere.

Interesguneak

• Gaziantepeko mosaiko erromatar aberatsak • Nemrut Dagiko tontorreko estatua handiak • Urfa, Abrahamen aberria • Diyarbakir, kurduen hiriburua Turkian • Mardin, mesopotamiar hiria • Tur Abdineko siriakar elizak • Van lakua • Ararat mendiko bistak • Antzina Armeniako hiriburua izan zen Ani hiriaren hondakinak • Artvin eskualdeko georgiar elizak • Kackar mendiak • Sumelako monasterioa

Ibilbidea

Gaziantep-erainoko hegaldia – Nemrut Dagi – Urfa – Diyarbakir – Mardin – Tur Abdin – Midyat – Van – Dogubeyazit –Kars – Artvin – Kackar mendiak – Ayder – Trabzon

Zenbait datu interesgarri

Autobus pribatu txiki batean (aire girotuarekin) bidaiatuko dugu, Turkia ekialdeko errepide estuetan barneratzeko. Turista-mailako hoteletan hartuko dugu ostatu bidaiaren gehienetan, eta mendi inguruetan; Nemrut Dagi edo Kackar mendietan, esaterako, pentsioetan. Bidaia honek Turkiako lekurik urrunenetako eta gutxien bisitatuenetako batzuk zeharkatuko ditu.

Prezioaren Barruan

  • - Gaziantep- erainoko hegaldi erregularra, eta itzulera Trabzon- etik.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Autobus pribatu txikiko garraioa ibilbide osoan, Gaziantep- etik Trabzon- eraino.
    - Turista- motako hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria): Gaziantep, Urfa, Karadut, Diyarbakir, Mardin,Midyat, Tatvan, Van, Dogubeyazit, Kars, Artvin eta Trabzon (15 gau).
    - Van eta Ayder- en (2 gau), ostatu eta hotel xumeetako egonaldia, (lo egitea, eta gosaria).
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
    - Bertako gidaria.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez diren otorduak.
    - Zehaztu ez diren museo eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 18 egun

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: ira. 1 / urr. 4.

Irteerak: MAD eta BCNtik.

Oharra : Kontsultatu Bilbotik irteteko edo Bilbora itzultzeko izan daitezkeen aukerak.

Prezioa : 2.470 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Turkiako ekialdea
Anatoliako mugak
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT