Foto USA Mendebaldeko  parke nazionalak

USA
Mendebaldeko parke nazionalak

USA
Mendebaldeko parke nazionalak

Aspaldi ekin genion Estatu Batuetako parke nazionalak zeharkatzen dituen ibilbide klasiko honi, Yellowstoneko P.N.etik abiatuta. Aurten ere hortik helduko diogu ibilbide klasiko bezain zoragarri honi: geyserrak, ur termaletako iturriak, ur-jauziak, arroilak, lakuak... eta animalia ugariren edertasuna.

Hortik gertu dagoen Teton Handia P.N.ean jarraituko dugu eta hemendik aurrera, iparraldetik hegoalderako bidea eginez, Estatu Batuetako hego-mendebaldeko parke handiak bisitatuko ditugu. Basamortu zabal horrek ez du behin ere huts egiten, zoragarria da: lehen esploratzaileen ibilerak, horko lurretan bizi ziren herrien eta kanpotik iritsitako lehen bakeroen arteko istiluak, western pelikuletako parajeak eta abenturak... denak zinearen bidez ezagun egin zaizkigun paisaietan. Jarraian navajo tribuen lurrak. Hortik Bryce P.N.eko arroiletara, Zion Canyon P.K.eko harkaitzeko hormetara, Arroila Handiaren (gaztelaniazko Gran Cañonen) zabaltasunera eta, kontraste gisa, Las Vegas hiri bitxira. Eta bidaiaren amaierarik onena Heriotzaren Harana eta Yosemite parke nazionalak bisitatu eta ondoren San Francisco hiria ezagutzea litzateke.

Interesguneak

• Yellowstone, parke nazionalen artean, zaharrena eta ikusgarriena • Teton edo Lakota Handia P.N. • Arches P.N.ko arku natural zoragarriak • Canyonlands P.N. • Monument Valleyren erakargarritasuna • Capitol Reef P.N., ezezagunena • Bryce P.N., kolore eta forma harrigarriekin • Antelope Canyon •  Zion Canyon P.N.ko pareta paregabeak • Cameron Trading Post, navajo indioen bizitokia • Coloradoko Arroila Handia ezaguna • Las Vegas, neonezko irudiak eta jokoaren magia • Heriotzaren Harana P.N. • Alta Sierra • Yosemite P.N., • San Francisco hiria.

Ibilbidea

Bozeman [Montana] hirirako hegaldia – Yellowstone P.N. – Grand Teton P.N. – Jackson [Wyoming] – Flaming Gorge P.E. [Utah] – Moab – Arches P.N. – Canyonlands P.N. – Mexican Hat – Monument Valley – Capitol Reef P.N. – Bryce P.N. – Escalante – Zion Canyon P.N. – Williams [Arizona] – Coloradoko Arroila Handia – Las Vegas [Nevada] – Death Valley P.N. – Mammoth Lakes [California] – Yosemite P.N. – San Francisco.

Zenbait datu interesgarri

Bidaia osoan furgoneta eroso bat erabiliko dugu. Bidaian moteletan (birentzako geletan, bainugelarekin) egingo dugu lo, Yosemiten izan ezik, bertan parkeko birentzako txaboletan egingo baitugu. Bidaia honetan garrantzizkoa da oinez egin nahi izatea, bisitatu nahi ditugun parkeak ahalik eta ondoen ezagutzeko. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Hegaldi erregularra, haranzkoan Bozemanera eta itzuleran San Franciscotik.
    - Aireportuen eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - ESTA* deritzonaren kudeaketa ta ordainketa (ikus dokumentazioaren atala).
    - Turista mailako moteletako ostatua. Birentzako geletan (bainugelarekin).
    - 2 gau lonazko sabai eta hormak dituzten bi lagunentzako txabola edo bordetan, Yosemiteko Parke Nazionalean (ikus ostatuak atala).
    - Garraioa furgoneta pribatu batean  ibilbide osoan.
    - Antelope Caynon- era txangoa.
    - Navajo- en txangoa.
    - Parke nazionaletarako sarrerak.
    - Bidaia- asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, “Prezioaren barne” atalean aipatutakoak izan ezik.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 21 egun

Taldea: 6 eta 12 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: ekainaren 1etik 21era.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.

Prezioa : 4.960 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

USA
Mendebaldeko parke nazionalak
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT