Anatoliako penintsula kulturen igarobide eta arragoa izan da mendeetan zehar, bereziki ekialdeko muturrean, non turkiar, kurdu, arabiar, georgiar edo armeniar herri hain ezberdinek bat egiten duten.
Bidaia honetan, lurralde ezezagun hori arakatuko dugu, eta parekorik ez duen ondare historiko bat aurkituko dugu, non erlijioak, antzinako erresumak eta milaka urteko kulturak nahasten diren: asiriarrak, arabiarrak, kaldearrak, turkiarrak, kurduak, georgiarrak, armeniarrak, persiarrak, greziarrak... guztiak pasatu ziren hemendik eta beren arrastoa utzi zuten.
Gure ibilbidea arabiarren eragin argia duen hego-ekialdetik hasiko dugu, Eufrates eta Tigris ibaien ertzetako Mesopotamiako lautadak hasten diren tokian, eta, ondoren, Van aintzira inguratzen duten lurralde kurdu menditsuetan barneratuko gara. Iparralderantz jarraituko dugu antzinako armeniar eta georgiar erresumen hondakinak bisitatuz, antzinako Trebisondan amaitu arte, Itsaso Beltzaren kostalde berdean.
Bidaia honek hainbat gauza ezberdin eskainiko dizkigu eta behin baino gehiagotan harritu egingo gaitu, paisaien ikuspegitik, egun gutxitan zeharkatuko ditugulako basamortu-itxurako paisaiak, estepako eremuak, mendi malkartsuz eta baso eremu zabalez inguratutako haranak, baita ikuspegi historiko, kultural eta artistikotik ere.
• Gaziantepeko mosaiko erromatar aberatsak • Nemrut Dagiko tontorreko estatua handiak • Urfa, Abrahamen aberria • Diyarbakir, kurduen hiriburua Turkian • Mardin, mesopotamiar hiria • Tur Abdineko siriakar elizak • Van lakua • Ararat mendiko bistak • Antzina Armeniako hiriburua izan zen Ani hiriaren hondakinak • Artvin eskualdeko georgiar elizak • Kackar mendiak • Sumelako monasterioa
Gaziantep–erainoko hegaldia – Nemrut Dagi – Urfa – Diyarbakir – Mardin – Tur Abdin – Midyat – Van – Dogubeyazit – Kars – Borçka – Kackar mendiak – Ayder – Trabzon.
Autobus pribatu txiki batean (aire girotuarekin) bidaiatuko dugu, Turkia ekialdeko errepide estuetan barneratzeko. Turista-mailako hoteletan hartuko dugu ostatu bidaiaren gehienetan, eta mendi inguruetan; Nemrut Dagi edo Kackar mendietan, esaterako, pentsioetan. Bidaia honek Turkiako lekurik urrunenetako eta gutxien bisitatuenetako batzuk zeharkatuko ditu.
- Gaziantep–erainoko hegaldi erregularra, eta itzulera Trabzon–etik.
- Aireportu eta hotelen arteko joan–etorriak.
- Autobus pribatu txikiko garraioa ibilbide osoan, Gaziantep–etik Trabzon–eraino.
- Turista–motako hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria): Gaziantep, Urfa, Karadut, Diyarbakir, Mardin,Midyat, Tatvan, Van, Dogubeyazit, Kars, Artvin eta Trabzon (16 gau).
- Ayder–en ( gau 1), ostatu xumean egonaldia, (lo egitea, eta gosaria).
- Bidaiako asistentzia–asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza–orrian).
- Bertako gidaria.
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez diren otorduak.
- Zehaztu ez diren museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire–tasak.
- Baldintza–orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 18 egun
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: ira. 1 / urr. 3.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Prezioa : 2.690 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.