Nahiz eta hortxe egon, gugandik oso gertu, Marokok beti eskaini ohi digu urruntasunaren lilura hori: kulturak, ohiturak, tradizioak, erlijioak, usainak, koloreak... Marokok harrera ona egiten dio bidaiariari eta kultur aniztasun ikaragarria eskaintzen digu.
Atlas mendikatean zehar ibiliko gara, kasbah-en ibilbidea ezagutuko dugu, Saharako basamortua, Fez, Marrakex... Herrialde atsegin eta abegitsu hau ezagutzeko aukera ona, hemengo egunerokotasuna alde batera utzi eta sentsazio magikotan murgiltzeko aukera eman ohi duena.
• Fezeko alde zaharra: Magrebeko historiaren arima eta isla • Merzougako Erg Chebbiko duna gorrixkak • Kashben ibilbidea: palmondoen berdea, paisaia lehorraren erdi-erdian • Atlas Handia:Todrako arroilak eta Tamtattouche berebere herria, pezozko eraikinekin • Marrakex, Afrikako iparraldeko hiririk kosmopolitena.
Casablancarainoko hegaldia. Garraioa, autobus txiki batean. Hoteletan eta aterpetxe erosoetan egingo dugu lo. Banoako gidaria.