Canal WhatsApp Banoa
Foto Maroko Tangerretik basamortura, Atlas eta Marrakexetik igarota. Magreben mamia

Maroko
Tangerretik basamortura,
Atlas eta Marrakexetik
igarota.
Magreben mamia

Maroko
Tangerretik basamortura,
Atlas eta Marrakexetik
igarota.
Magreben mamia

Nahiz eta hortxe egon, gugandik oso gertu, Marokok beti eskaini ohi digu urruntasunaren lilura hori: kultur aniztasun handia eta bere ohiturak eta tradizioen aberastasuna, ekialdeko bizimodu eta aintzinako ohituren artean kokatua. Arabiar eta bereber kulturen arteko nahasketa.

Rift eremuan hasiko den bidaia eta Atlas mendikatean zehar jarraituko duena, kasbah-en ibilbidea ezagutuko dugu, Saharako basamortua, Mekness, Fez eta Marrakex hiri inperialak eta ikusgarrienak ahaztu gabe.   Herrialde atsegin eta abegitsu hau ezagutzeko aukera ona, sentsazio magikotan murgiltzeko ahaztezina egingo zaigun bidaian, zalantzarik gabe.

Interesguneak

• Rif eskualdea: Tanger, Tetuan eta Chaouen • Meknes eta Fez medinak: Magrebeko historiaren arima eta isla • Volubilis, erromatarren aztarnak Afrikako iparraldean • Oum Er Rbia ibaiaren sorburua eta Atlas Ertaineko zedro-basoak • Kashben ibilbidea: palmondoen berdea, paisaia lehorraren erdi-erdian • Atlas Handia Todrako arroilak eta Tamtattouchte bereber herria, pezozko eraikinekin • Marrakex, Afrikako iparraldeko hiririk kosmopolitaena.

Ibilbidea

Tangerrera hegaldia – Tetuan – Chaouen – Volubilis - Meknes – Fez – Midelt – Merzougako dunak – Todrako arroilak – Tamtattouchte – Tinerhir – Ouarzazate – Marrakex

Zenbait datu interesgarri

Tangerrera joateko hegaldia eta Marrakexetik itzulera. Garraioa, autobus txiki eta pribatu batean ibilbide osoan. Hoteletan eta aterpetxe erosoetan egingo dugu lo. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Joaneko hegaldi erregularra Tangerrera eta itzulerakoa Marrakexetik.
    - Hotel eta aireportuen arteko joan–etorriak.
    - Ibilbide guztirako autobus txiki pribatua.
    - Ostatua turista–kategoriako hoteletan, bainugela pribatua eta gosaria duten logela bikoitzetan, Tanger, Chaouen, Fez, Midelt, Ouarzazate eta Marrakechen barne (8 gau).
    - Ostatu hartzea ostatu erdiko aterpetxe turistikoetan (gosaria eta afaria) Merzougan eta Tamtattouchten (2 gau).
    - Bidaiako–asegurua.
    - Eskupekoak*(ikus oharra baldintza–orrian).
    - Banoako gidaria.

     

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, “Prezioaren barne” atalean zehaztutakoak izan ezik.
    - Museo, monumentu, herri eta espazio naturaletarako sarrerak.
    - Aire–tasak.
    - Baldintza–orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

     

Iraupena : 11 egun.

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: Abenduaren 26tik urtarrilaren 5era.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.

Oharra : Kontsultatu beste irteera-puntu batzuk.

Prezioa : 1.845 € + aire tasak*.

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Maroko
Tangerretik basamortura, Atlas eta Marrakexetik igarota. Magreben mamia
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT