Foto Egipto Betiereko herrialdea

Egipto
Betiereko herrialdea

Egipto
Betiereko herrialdea

Badira betiko izateko ahalmena duten tokiak.. Horietariko bat, zalantzarik gabe, Egipto dugu. Egipto izan zen turismo bideetan ireki zen lehenengoetariko herrialdea eta ordutik hona urte asko igaro badira ere, ondo eusten dio turismoaren presioari. #Guk Nilo ibaiaren inguruko bidaia masifikatuak alde batera utzi eta azken hilabeteotan ondo frogatu duenez mende askotako historia luzea duen lurraldearen oraina eta iragana beste era batera ezagutzeko proposamena egiten dizugu. #Proposatzen dizugun ibilbidean Gizako zabalgunea bisitatuko dugu, esfingearen begiradapean, zeruaren distira berezia ikusi ahal izango dugu Nefertari erreginaren hilobiaren gainean, Abu Simbel ezagutu… baita ere nubiarren eta feilah etniaren egungo errealitatea ikusi Nilo ibaian zehar “falua” izeneko txalupan nabigatuz, Kairoko auzoetako eta azoketako giroa dastatu, Itsaso Gorriaren koralen distira ikusi, Sinai mendiko egunsentia, Alexandria zaharraren berpiztea...

Interesguneak

• Kairo hiria: azokak, meskitak, islama eta piramideak • Nilo ibaiaren magia Asuanen edo Philaen • Abu Simbel, Edfu edo Kom Omboko tenpluak • Luxor, antzinako Tebas, Karnak, Errege eta Erreginen harana: faraoien garaiko Egipto horren aztarnategi ikusgarriak • Itsaso Gorriko koralak: Dahab • Santa Catalina, egunsentia Sinai mendian • Alexandriako liburutegi berriztatua, Mediterraneoari begira.

Ibilbidea

Kairorainoko hegaldia –Asuan –Abu Simbel –Faluan nabigatzen Kom Omboraino –Luxor –Hurghada-Sharm el Sheikh –Dahab –Santa Catalina –Sinaí mendia –Alexandria –Kairo.

Zenbait datu interesgarri

Kairo-Asun tarterako trena (ohe-bagoia). Hurghadatik Sharm el-Sheikhera joateko transbordadorea hartuko dugu. Lur gaineko gainerako ibilbiderako autobus pribatu txikia. Asuanen falua izeneko txalupa hartuko dugu, Nilo ibaian nabigatzeko egun oso batez (eguna eta gaua), tenplu eta toki interesgarrietan geldituko garelarik. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Kairorainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria. Kairo- Asuan tarterako trena (ohe- bagoian, aire girotuarekin), pentsio erdian. Transbordadorea Hurghada- Sharm el Sheikh ibilbiderako. Ibilbide guztirako autobus edo autobus txikia, aire girotuarekin. Abu Simbel bisitatzeko autobus pribatu handia edo txikia. Erregeen Harana bisitatzeko garraio pribatua. Kairoko lehen bisitaldirako autobus pribatu txikia. Aireportu, geltoki eta hotelen arteko joan- etorriak. 1 egun oso bateko nabigazioa falua motako txalupan (pentsio osoa). Turista- motako hotelak (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugela eta aire girotuarekin). Egipton sartzeko bisatua. Bidaiako asistentzia- asegurua. Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Zehaztuta ez dauden otorduak. Museo eta monumentuetarako sarrerak. Aire- tasak. Zehaztuta ez dauden irteerak. Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 2an/ira. 2an/urr. 2an.

Prezioa : 1.580 € + aire tasak*

Gehigarria : *Galdetu aire-tasei buruz gure bulegoetan.

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Egipto
Betiereko herrialdea
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT