Foto Galapagoak Itsasoz eta oinez

Galapagoak
Itsasoz eta oinez
"Sorgindutako uharteetan”

Galapagoak
Itsasoz eta oinez
"Sorgindutako uharteetan”

"Sorgindutako uharteak", "Lurraren artxiboak", "Eboluzioaren altxorra" edo "Noeren Pazifikoko ontzia" dira, besteak beste, Galapago uharteek historian zehar jaso izan dituzten izenetako batzuk. Denek Kolonen Artxipelagoaren naturaren arloko berezitasunak ekartzen dizkigute gogora. Kolonen Artxipelagoa da, hain zuzen ere, lur-ekuatorean inguruan eta lehorretik (Ekuadorretik) mila kilometrora kokatutako sumendi jatorriko 13 uharte handi, sei uharte txiki eta ehundik gorako uhartetxo edo harkaitzen izen ofiziala. Ofizialki, Ekuadorreko uharteak dira. Itsas hondoko sumendien eraginez sortuak, Galapagoetako kala, arrakala, mendi eta sumendietatik itsaso eta kontinente guztietako konkistatzaileak, baleazaleak, piratak, zientzialariak eta marinelak igaro dira. Zalantzarik gabe, bisitaririk ospetsuena Charles Darwin izan zen, uharteak eta uharteetako fauna bitxia ezagutu ostean Espezieen Eboluzioari buruzko Teoria idatzi baitzuen. 

    Hiru irleetako hotel erosoetan lo egiteko lekua hartuta, ibilbide atsegin eta bizia proposatzen dugu, uharte batetik bestera joateko txalupa arinak edo bizkorrak erabiliz eta tokirik interesgarrienak eta batzuetan ez hain ohikoak hurbiletik ezagutzeko oinezko ibilbideak eginez. San Cristobal uhartea, Santa Cruz uhartea, Bartolome uhartea, Seymour eta Bachas uharteak, Isabela uhartea, Tintoreras uhartea. Galapagoetako dortoka erraldoiak, iguanak, itsas lehoiak, pinguinoak, marrazoak, flamenkoak eta milaka hegazti. Hondartzak, urmaelak, basoak eta mendiak, labazko kanalak eta fumarolak, kraterrak eta sumendiak (guk El Junco, Sierra Negra eta Chico bisitatu nahi ditugu). Bestetik, herrixka txikiak bisitatuko ditugu, eta haietan bizi direnak, baita Darwin Estazio Zientifikoa eta antzinako espetxe bat ere.

Interesguneak

• Galapago uharteak, “Gizateriaren Ondarea” • Fauna endemikoa, bakarra munduan • San Cristobal uharteko dortoka erraldoiak • Bartolome uhartea, Galapagoen ikurra • Puerto Baquerizo Morenoko itsas lehoien kolonia • Snorkela eta pinguino eta marrazoen artean bainatzen • Tijeretas urmaela • Santa Cruz uhartea, Galapagoetako hiriburu turistikoa • Puerto Ayora, biztanle eta natura txoko zoragarriekin • Charles Darwin estazio zientifikoa • Rancho Primicias eta Gemelos • Seymour uharteko eta Bachaseko hegaztiak, paisaiak eta itsas bizitza • Isabela uhartea, historia eta natura • Sierra Negra eta Chico sumendiak • Puerto Villamil eta antzinako espetxe zaharra • Snorkela eta fauna Las Tintoreras uhartean, Galapagoetako marrazoa • Sumendi-jarduera: fumarolak, laba-ibaiak eta kraterrak • Quito, Ekuadorreko hiriburua • Quitoko azokak eta auzo kolonialak.

Ibilbidea

Quitorainoko hegaldia – Quito koloniala, munduaren erdi-erdian – San Cristobal ibaia – Puerto Baquerizo Moreno – Tijeretas urmaela eta La Galapaguera – Santa Cruz uhartea – Puerto Ayora – Los Gemelos eta Rancho Las Primicias – Bartolome uhartea – Seymour uhartea eta Bachas – Charles Darwin estazioa – Isabela uhartea – Puerto Villamil – Flamenkoen urmaela – Sierra Negra eta Chico sumendiak – Tintoreras uhartea – Santa Cruz uhartea – Baltra – Quito.

Zenbait datu interesgarri

Quitorainoko hegaldia, eta handik Galapagoetara. Ibilbide honek ez du zerikusi handirik uharte horietan egin ohi diren itsas bidaiekin. Horregatik, San Cristobal, Santa Cruz eta Isabela uharteetan egingo dugu lo, gero uharte horietan naturaren edertasunaz gozatu ahal izateko oinezko ibilbideak egiteko eta, bestetik, txalupa arinak hartu eta inguruko parajerik ederrenak eta batzuetan ez hain ezagunak baina oso interesgarriak diren tokiak ezagutzeko. Banoako gidariaz gain, ibilbide guztian gidari naturista batek lagunduko gaitu.

Prezioaren Barruan

  • - Quitorainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
    - Barruko hegaldiak: Quito- San Cristobal eta Baltra- Quito.
    - Aireportu edo portu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - San Cristobal, Santa Cruz eta Isabela uharteen arteko txalupa arineko itsas garraioa.
    - Uharteetako jardueretarako lurgaineko garraioa. 
    - Galapagos Parke Nazionalerako sarrerak.
    - Galapagoetan sartzeko turista- txartela.
    - Isabela uhartera sartzeko udal zerga.
    - Ibilbide osoko turista motako hoteletako egonaldia (lo egitea eta gosaria).
    - 6, 7 eta 10. egunetako piknikak.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
    - Bertako gidari naturalista Galapagoetan.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, zehaztutakoak izan ezik. 
    - Aire- tasak.
    - Aireportuko tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - "Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 14 egun

Taldea: 8 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: eka. 1 / eka. 15.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.

Prezioa : 3.675 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Galapagoak
Itsasoz eta oinez "Sorgindutako uharteetan”
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT