Intsentsuaren ibilbidearen garaitik hona mende asko igaro badira ere, badira oraindik denboraren tunelean atzera egin dugula sentiarazteko gaitasuna duten toki bakan batzuk. Sukutra uhartea da horietako bat. Hamaika egun Sukutrako paisaia ezberdinak bisitatzeko, autoz, baina baita ere oinez egiteko aukerekin.
Eta kontrapuntu gisa, Dubai Emirerria, aberastasun eta nabarmenkeriaren erresuma, garapenari mugarik jartzen ez dion hiria.
Bi egunez Dubaiko edertasunaz gozatu eta ondoren hegazkina hartu eta uharteko hiriburura, Hadiboura, joango gara. Uharte hau denbora luzez egon da bakartua, turismo-bideetatik at, eta naturaren aberastasunari eutsi ahal izan dio gaur arte. Eta horixe da Sukutraren xarmarik handiena. Landaretza endemikoa, hondartza zoragarriak, ur garden-gardenak, eta mendi malkartsuak: paradisu ahantziaren erdian. Ia aldatu gabe dagoen naturaren edertasunaren erdi-erdian, Dubaira berriro itzuli aurretik.
Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD, eta BCNtik, aza. 3an.
Prezioa : 2.450 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.