Foto Djibouti - Etiopia Danakilgo sakonunea, afar etniaren bizilekua

Djibouti - Etiopia
Danakilgo sakonunea, afar etniaren bizilekua

Djibouti - Etiopia
Danakilgo sakonunea, afar etniaren bizilekua

Bidaia hau berezia da guztiz. Ibilbide honek gure planetako lurralde babesgabeenetako batera garamatza, punturik baxuena itsasoaren mailaren azpitik 120 metrora duen Danakilgo sakonunera. Bertan bizi dira afar etniakoak, Afrikako adar itxurako lurralde horretan gutxien ezagutzen diren etnietako bat, ezezagunena agian. Oso basatiak, eta ohitura zaharrei eta ezaugarriei ondo eutsi dietenak. Mendeak daramatzate Essaile lakutik gatza ateratzeko lanetan, Danakil deritzon sakonunean. Beraiek garraiatzen dituzte lakutik ateratako gatz-multzoak, gameluen gainean, Abisiniako goiko lurretara, karabana luzeak osatuz. Eta karabanek itxura berezia ematen diote inguruko paisaia lurtarrari. Dallolgo gatzagetako koloreak, irudi irrealak… beste planeta bateko paisaien itxurakoak. Eta sentsazio bera Er-Tale sumendiko –aktiboa dena– kraterraren ondoan gaua emandakoan (munduan horrelako beste lau baino ez daude). Naturaren indarra, mugarik gabekoa eta gordin-gordina, gertutik ikusteko aukera. Ikuskizun paregabea. Ohiko bideetatik at geratzen dena, oso interesgarria baina, aldi berean, bizi-bizia eta gogorra.

Interesguneak

• Djibouti, Itsaso Gorriaren ertzeko hiri bitxia • Assal lakua: laba solidoak margotutako paisaiak • Abbe, Rift haraneko haustura • Harar, islamaren hiri sakratua • Awash P.N., Danakilgo sakonune handia eta afar etniaren bizilekua • Dallol, gatzagetako kolorezko formazioak • Er–Tale, planetan dauden laba aktiboko bost lakuetako bat • Bati eta bertako astelehenetako azoka, oromo, afar eta djiboutien etnien elkargune .

Ibilbidea

Djiboutirainoko hegaldia–Tadjoiura–Assal lakua- Abbe lakua –Harar– Awash P.N.–Semera–Adfera–Dodom- Er Tale sumendia–Hamed Ale–Mekelle– Woldiya – Bati–Addis Abeba.

Zenbait datu interesgarri

Planetako lurralde babesgabeenetako bat zeharkatzen duen bidaia hau berezi samarra da. Paisaia eta sentsazio harrigarriak atsegin dituztenentzat, egokia, baina azpiegitura gutxiko lurrak zeharkatzen dituena. Djiboutirainoko hegaldia, itzulera Addis Abeba hiritik. Ibilbide guztian, lur mota guztietako ibilgailuak erabiliko ditugu (4 pertsona ibilgailuko). Sei egunez aire zabalean kanpatuko dugu, pentsio osoan; gainerakoan, turista mailako hotelak erabiliko ditugu, batzuk oso oinarrizkoak. Udako lozaku arina eraman behar da, negua izan arren. Ibilbidearen ezaugarriak kontuan edukita, ezusteko ugari egon daitezke. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Djiboutirainoko nazioarteko hegaldia, itzulera Addis Abebatik. Djiboutin sartzeko bisatua. Etiopian sartzeko bisatua. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorri guztiak. Ibilbide guztiko lur mota guztietako ibilgailuetako garraioa (4 pertsona ibilgailu bakoitzeko). Djibouti, Tadjoura, Harar, Mekelle, Woldiya, Kolbocha eta Addis Abeba hirietan: turista mailako hotela (gosaria barne). Assal lakuan: oinarrizko lodge- ko ostatua (pentsio erdia). Danakilen: sei gaueko kanpaldia (pentsio osoa). Kanpatzeko material guztiak (lozakua izan ezik). Er- Tale sumendira kanpatzeko materiala igotzeko mandoak. Afar eskualdean sartzeko baimenak. Awash P.N.ko sarrera. Bidaia- asegurua. Afar eskualdean, bertako gidariak. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • “Prezioaren barruan” atalean aipatuta ez dauden otorduak. Herrixka, merkatu- eremu, parke nazional (Awasheko P.N. izan ezik), museo eta monumentuetarako sarrerak. Aireportuko tasak. Aire- tasak. Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.

Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, aza. 6an/aben. 4an.

Prezioa : 3.075 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Djibouti - Etiopia
Danakilgo sakonunea, afar etniaren bizilekua
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT