Nahiz eta hortxe egon, gugandik oso gertu, Marokok beti eskaini ohi digu urruntasunaren lilura hori: kulturak, ohiturak, tradizioak, erlijioak, usainak, koloreak... Marokok harrera ona egiten dio bidaiariari eta kultur aniztasun ikaragarria eskaintzen digu. Atlas mendikatean zehar ibiliko gara, kasbah-en ibilbidea ezagutuko dugu, Saharako basamortua, Fez, Marrakex... Herrialde atsegin eta abegitsu hau ezagutzeko aukera ona, hemengo egunerokotasuna alde batera utzi eta sentsazio magikotan murgiltzeko aukera eman ohi duena.
Interesguneak
• Fezeko alde zaharra: Magrebeko historiaren arima eta isla • Merzougako Erg Chebbiko duna gorrixkak • Kashben ibilbidea: palmondoen berdea, paisaia lehorraren erdi-erdian • Atlas Handia:Todrako arroilak eta Tamtattouche berebere herria, pezozko eraikinekin • Marrakex, Afrikako iparraldeko hiririk kosmopolitena.
Casablancarainoko hegaldia. Garraioa, autobus txiki batean. Hoteletan eta aterpetxe erosoetan egingo dugu lo. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Joan- etorria hegaldi erregularrean, haranzkoan Casablancara, itzulera Marrakexetik.
Hotel eta aireportuen arteko joan- etorriak.
Ibilbide guztiarako autobus txiki bat (airea egokitzeko sistemarekin).
Rabat, Fez, Midelt, Ouarzazate eta Marrakexen, turista- mailako hoteletako ostatua, birentzako geletan (bainugelarekin): lo egitea eta gosaria.
Merzouga eta Tamtattouchen, ostatua aterpetxe erosoetan, bi, hiru edo lauretzako geletan (bainugelarekin): lo egitea, gosaria eta afaria.
Bidaia- asegurua.
Banoako gidaria.
Preziotik Kanpo
Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
Museo eta monumentuetarako sarrerak.
Aire- tasak.
Aireportuko tasak.
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.
Prezioa : 1.045 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?