Foto Dubai, Abu Dhabi  eta Musandameko  fiordoak  Gizakien  eta naturaren  nabarmenkeria

Dubai, Abu Dhabi
eta Musandameko
fiordoak
Gizakien
eta naturaren nabarmenkeria

Dubai, Abu Dhabi
eta Musandameko
fiordoak
Gizakien
eta naturaren nabarmenkeria

Persiar Golkoa mutur-muturreko kontrasteak atsegin dituen tokia da, gizakien zein naturaren aldetiko muturretako kontrasteak. 
Geologikoki estrategikoa, historiari eta Planetako gaurkotasunari neurria hartzeko moduko tokia dugu. Gaur egun globalizazioaren paradigma eta beste hiri handi batzuek imitatu duten garapen ekonomiko eta hirigintzakoaren ikur bilakatu da. “Blade Runner”-en estiloko hiri futuristak, baina kontraste gisa naturaren soiltasun handikoak. 
    Hasteko, Dubai eta Abu Dhabi emirerriak bisitatuko ditugu, oparotasun eta nabarmenkeriaren arteko lehian borrokan diharduten hiriak. Garapenari eta gizakien irudimenari mugarik jartzen ez dioten hiri erraldoiak bilakatu diren hiriak Oparotasuna eta dirua parra-parra xahutzea dira bi hiri horien ezaugarri nagusietako bat, kulturen nahasketarekin batera.
    Beste muturrean dago jada Omango lurretan dagoen Ormuzeko itsasartea. Naturaren aldetiko edertasun handiko paisaiak, oso lasaiak eta geldoak. Musandameko fiordoak bisitatuko ditugu, itsasoko ur lasaietan bertako txalupa tradizionaletan (dhow izenekoetan) nabigatuz. Itsasoko uretatik eskuak bailiran luzatzen diren mendi handiak dirudite. Bizimodu lasaia, geldoa eta neurritsua. Omango biztanleen bizimodu soila, luxurik gabekoa, eta itxia nagusi dira paraje eder hauetan.

Interesguneak

• Dubai, dhow tradizionalak, etxe orratz erraldoiak eta kulturen nahasketa. • Abu Dhabi eta bertako meskita, eskualdeko azken gehiegikeria arkitektonikoetako bat • Musadam penintsula: Arabiako fiordo handiak • Kumzar, Ormuzeko itsasartean galdutako herrixka.

Ibilbidea

Abu Dhabirainoko hegaldia–Dubai–Khasab–Musandameko fiordoak–Dubai-Abu Dhabi.

Zenbait datu interesgarri

Abu Dhabin sartu eta Abu Dhabitik irteteko hegaldiak. Joan-etorriak, autobus pribatu txiki batean. Dhow izeneko txalupa edo itsasontzi tradizional batean nabigatuko dugu, Ormuz itsasarteko fiordoak bisitatzeko. Oro har, hotel erosoetan hartuko dugu ostatu. Ibilbide honetan Dubai eta Abu Dhabi hiriak bisitatuko ditugu eta, ondoren, kontraste gisa, Musandam penintsulako fiordoetako paisaia natural eder eta ezezagunak bisitatuko ditugu, jada Omango lurretan. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Abu Dhabirainoko hegaldia, joan- etorria. 
    - Arabiar Emirerri Batuetara sartzeko bisatua.
    - Omanen sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Abu Dhabi, Dubai eta Khasab hirietan, turista- mailako hoteletako egonaldia (lo egitea eta gosaria). 
    - Dubaiko creek eta skyline deritzoten lekuetatik itsasuntziz paseoa eta Abu Dhabiko itsas paseolekutik. 
    - Gau bat dhow- estalkian burusi, maindire, buruko eta koltxonetekin eta pentsio osoan. 
    - Abu Dhabiko bisitaldirako autobus pribatu txiki bat.
    - Dubai eta Khasab arteko joan- etorrirako autobus pribatu txiki bat.
    - Dhow pribatu bat, Musandameko fiordoetarako bisitarako.
    - Burj Khalifa etxe orratzaren behatokiko sarrera.
    - Bidaia- asegurua.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako kontzeptu guztiak.

     

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Madril eta Barcelona.

Prezioa : 1.590 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Dubai, Abu Dhabi eta Musandameko fiordoak
Gizakien eta naturaren nabarmenkeria
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT