Bidaia hau berezia da guztiz. Ibilbide honek gure planetako lurralde babesgabeenetako batera garamatza, punturik baxuena itsasoaren mailaren azpitik 120 metrora duen Danakilgo sakonunera. Bertan bizi dira afar etniakoak, Afrikako adar itxurako lurralde horretan gutxien ezagutzen diren etnietako bat, ezezagunena agian. Oso basatiak, eta ohitura zaharrei eta ezaugarriei ondo eutsi dietenak. Mendeak daramatzate Essaile lakutik gatza ateratzeko lanetan, Danakil deritzon sakonunean. Beraiek garraiatzen dituzte lakutik ateratako gatz-multzoak, gameluen gainean, Abisiniako goiko lurretara, karabana luzeak osatuz. Eta karabanek itxura berezia ematen diote inguruko paisaia lurtarrari. Dallolgo gatzagetako koloreak, irudi irrealak… beste planeta bateko paisaien itxurakoak. Eta sentsazio bera Er-Tale sumendiko –aktiboa dena– kraterraren ondoan gaua emandakoan (munduan horrelako beste lau baino ez daude). Naturaren indarra, mugarik gabekoa eta gordin-gordina, gertutik ikusteko aukera. Ikuskizun paregabea. Ohiko bideetatik at geratzen dena, oso interesgarria baina, aldi berean, bizi-bizia eta gogorra.
Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD eta BCNtik, aza. 2an/aza. 30ean.
Prezioa : 2.950 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.