Bidaia hau berezia da guztiz. Ibilbide honek gure planetako lurralde babesgabeenetako batera garamatza, punturik baxuena itsasoaren mailaren azpitik 120 metrora duen Danakilgo sakonunera. Bertan bizi dira afar etniakoak, Afrikako adar itxurako lurralde horretan gutxien ezagutzen diren etnietako bat, ezezagunena agian. Oso basatiak, eta ohitura zaharrei eta ezaugarriei ondo eutsi dietenak. Mendeak daramatzate Essaile lakutik gatza ateratzeko lanetan, Danakil deritzon sakonunean. Beraiek garraiatzen dituzte lakutik ateratako gatzmultzoak, gameluen gainean, Abisiniako goiko lurretara, karabana luzeak osatuz. Eta karabanek itxura berezia ematen diote inguruko paisaia lurtarrari. Dallolgo gatzagetako koloreak, irudi irrealak… beste planeta bateko paisaien itxurakoak. Eta sentsazio bera ErTale sumendiko –aktiboa dena– kraterraren ondoan gaua emandakoan (munduan horrelako beste lau baino ez daude). Naturaren indarra, mugarik gabekoa eta gordingordina, gertutik ikusteko aukera. Ikuskizun paregabea. Ohiko bideetatik at geratzen dena, oso interesgarria baina, aldi berean, bizibizia eta gogorra.
Interesguneak
• Djibouti, Itsaso Gorriaren ertzeko hiri bitxia • Assal lakua: laba solidoak margotutako paisaiak • Abbe, Rift haraneko haustura • Harar, islamaren hiri sakratua • Awash P.N., Danakilgo sakonune handia eta afar etniaren bizilekua • Dallol, ga•zagetako kolorezko formazioak • Er–Tale, plan•an dauden laba aktiboko bost lakuetako bat • Bati eta bertako astelehenetako azoka, oromo, afar eta djiboutien etnien elkargune .
Ibilbidea
Djiboutirainoko hegaldia–Tadjoiura–Assal lakua Abbe lakua –Harar– Awash P.N.–Semera–Adfera–Dodom Er Tale sumendia–Hamed Ale–Mekelle– Woldiya – Bati–Addis Abeba.
Zenbait datu interesgarri
Djiboutirainoko hegaldia, itzulera Addis Abeba hiritik. Ibilbide guztian, lur mota guztietako ibilgailuak erabiliko ditugu (4 pertsona ibilgailuko). Sei egunez aire zabalean kanpatuko dugu, pentsio osoan; gainerakoan, turista mailako hotelak erabiliko ditugu, batzuk oso oinarrizkoak. Udako lozaku arina eraman behar da, negua izan arren.
Ibilbidearen ezaugarriak kontuan edukita, ezusteko ugari egon daitezke. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Djiboutirainoko nazioarteko hegaldia, itzulera Addis Abebatik.
Djiboutin sartzeko bisatua.
Etiopian sartzeko bisatua.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorri guztiak.
Ibilbide guztiko lur mota guztietako ibilgailuetako garraioa (4 pertsona ibilgailu bakoitzeko).
Djibouti, Tadjoura, Harar, Mekelle, Woldiya, Kolbocha eta Addis Abeba hirietan: turista mailako hotela (gosaria barne).
Assal lakuan: oinarrizko lodge- ko ostatua (pentsio erdia).
Danakilen: sei gaueko kanpaldia (pentsio osoa).
Kanpatzeko material guztiak (lozakua izan ezik).
Er- Tale sumendira kanpatzeko materiala igotzeko mandoak.
Afar eskualdean sartzeko baimenak.
Awash P.N.ko sarrera.
Bidaia- asegurua.
Afar eskualdean, bertako gidariak.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
“Prezioaren barruan” atalean aipatuta ez dauden otorduak.
Herrixka, merkatueremu, parke nazional (Awasheko P.N. izan ezik), museo eta monumentuetarako sarrerak.
Airetasak.
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.
Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD eta BCNtik, aza. 5ean/aben. 3an.
Prezioa : 3.075 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?