Foto Krimea Itsaso Beltzaren muina
Bertan behera :(

Krimea
Itsaso Beltzaren
muina

Krimea
Itsaso Beltzaren
muina

Bere gutunetan, Frantziako Kosta Urdinetik gora dagoen paradisu batez hitz egiten du Anton Chejov idazleak: Krimeaz ari da. Errusiako idazle handien oporretarako tokia izan zen, ondoren penintsula horretako hondartzak eta “datxak” Sobiet Batasuneko agintarien atsedenleku bilakatu ziren, eta sistema komunistaren erorketaren ondoren gaur egun bisatu bat eta nazioarteko hegaldi bat ordaintzeko diru nahikorik ez duten errusiarren udako paradisua da. 
    Krimeak historia luzea du. Errusiarrek berrehun urtetik gora daramate bertan. Aurretik, grekoak, eszitak, sarmatak, erromatarrak, alanoak, bizantziarrak, petxenekoak, karaitak, armeniarrak, tatariarrak, poloniarrak, juduak, ukrainarrak, otomandarrak…eta beste hainbat izan ziren bertan, denboraz hizkuntza eta kultura ugariren puzzle orekatsu bat utzia. Gaur egun berrogei talde nazional baino gehiago bizi diren Krimeako lurretan.
    Orografiari begiratuz gero, estepako Krimea eta mendietako Krimea bereizi behar dira. Guk bigarrena bisitatuko dugu, gehien bat, Aivazovski pintorearen lanetan eta Puskhinen poemetan ageri diren Itsaso Beltzaren ertzetako harresi itxurako itsaslabarretako paisaiak, egun hirigintzaren arloko presiopean.
    Prestatu dugun ibilbidean historiako osagaiak dira nagusi, eta tartean edertasun handiko paisaien arteko oinezko bideez gozatzeko aukera.

Interesguneak

• Yevpatoria eta bertako komunitate erlijiosoa, oso kosmopolita • Krimeako jan-en jauregia, Bajchisarai hirian • Tufut Kaleko ondare trogloditikoa • Balaclavako itsaspekoen “ezkutuko” basea, Gerra Hotzaren herentzia • Sebastopol hiria, Krimeako Gerraren epizentroa • Penintsulako hegoaldeko kostaldeko errepide bihurgunetsua • Ai Petri gailurretiko bista ikusgarriak • Yalta hiriko itsas pasealeku erakargarria • Livadiako jauregi historikoa eta Europaren berregituraketa • Cembalo eta Sudak hirietako gotorlekuetako genoar itxurako arkitektura. 

Ibilbidea

Simferopolerainoko hegaldia –Yevpatoria – Bajchisarai –Tufut Kale – Sevastopol –Cembalo – Balaclava –Foros –Ai Petri –Yalta –Sudak –Novi Svet –Stari Krym –Simferopol. 

Zenbait datu interesgarri

Bidaia hau oso betea da. Krimeako penintsulako tokirik erakargarrienetakoak bisitatuko ditugu, eta tartean oinezkoentzako ibilbideren bat egiteko aukera izango dugu. Bertako orografiak behartuta, oinezkoentzako ibilbideetako batzuk laburrak izan badaitezke ere, desnibel handiak gainditu behar izango ditugu. Mendirako oinetako egokiak eramatea komeni da eta, eroso sentituz gero, trekkingeko makilak. Ibilbide zirkularra, ibilbide guztirako taldearentzako autobus bat erabiliko dugu. Ibilbidean, turista-motako hoteletan egingo dugu lo, baita ostaturen batean ere. Eguraldi aldakorra, hotzetik babesteko arropa, euritakoa eta zira edo anorak bat eramatea komeni da. Banoako gidaria. 

Prezioaren Barruan

  • - Simferopolerainoko nazioarteko hegaldia, joan etorria.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Taldearentzako autobus pribatuko garraioa.
    - Turista- mailako hoteletako egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin).
    - Bajchisarai hirian, ostatuetako egonaldia.
    - Txalupa edo teleferikozko ibilbideak.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, “Preziotik kanpo” atalean aipatutakoak izan ezik.
    - Museo, tenplu eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 1.180€ + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Krimea
Itsaso Beltzaren muina
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT