Natura benetan maite duten pertsonei begira dago pentsatuta bidaia hau. Lurrez herrialde txikia izanik, Costa Ricak aukera polita ematen digu herrialdea ezagutu eta lasai-lasai ibili ahal izateko: inolako presarik gabe, bideak eskaintzen dizkigunak lasai-lasai gozatzeko.
#Bidaia honek egitarau zabala eskaintzen digu: parke nazional aberats eta paregabeak, sumendi ugari, oihanak, baso tropikalak... Besteak beste, azpiegituren diseinuan eta toki babestuen sarean oinarritutako turismo ekologikoaren aldeko apustua egin du Costa Ricak eta naturaren edertasunaz bete-betean gozatzeko aukera aparta eskaintzen digu.
Interesguneak
• Manuel Antonio P.N. • Moteverdeko baso euritsua • Rincón de la Viejako P.N. • Arenal sumendiko erupzioak • Dortoken errutea Tortuguero P.N.an • Ozeano Atlantikoaren kostaldeko afrikar-karibear zaporea • Irazu sumendiko kraterra • San José.
Ibilbidea
San Joserainoko hegaldia–Manuel Antonio–Rincon de la Vieja–Arenal–Tortuguero–Puerto Viejo de Limon–San Jose.
Zenbait datu interesgarri
Ibilbide guztirako autobus txiki bat (aire girotuarekin) erabiliko dugu. Tortugueroko kanaletan txalupetan ibiliko gara. Hotel eta lodgeetan egingo dugu lo, birentzako geletan (lo egitea eta gosaria). Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
San Joserainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
Lurreko ibilbide guztirako autobus pribatua (aire girotuarekin).
Tortugeroko kanaletako lehen bisitaldiko kanoak.
Tortugeroko kanaletako bigarren ibilaldiko motordun batela.
Tortugeroko dortoken errutea ikusteko irteera.
Tortugueron, pentsio osoa.
Turista mailako hotel edo lodgeetan (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugelarekin).
Manuel Antonio, Monteverde eta Rincon de la Vieja parke nazionaletarako, Arenaleko behatokirako eta Tortuguerorako sarrerak.
Bidaiako asistentzia- asegurua.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik. “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez diren parke nazionaletako sarrerak.
Herrialdetik irteteko aireportuko tasak (26 usd).
Aire- Tasak.
Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.
Taldea: 6 eta 18 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 1ean/ira.2an.
Prezioa : 2.390 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?