Zenbait historialariren ustez, Liziako Liga historiako lehendabiziko erakunde demokratikoa izan zen. Hainbat estatu-hirik politikoki bat egin zuten, eta ondorioz ekonomia oparoa, goi-mailako kultur garapena eta lurraldearen defentsari eustea lortu zuten.
Turkiako Mediterraneoko kostaldean kokatua, eskualdean itsasoa, mendiak eta klima leuna edukitzeak asko lagundu zion Liziari merkataritzaren eta kulturaren arloetan garapen oparoa izaten. Estrategikoki kokatua, hainbat herrik (hititak, grekoak, persiarrak, lizioak, itsasoko tribuak, erromatarrak, piratak…) aztarna utzi zuten eskualdean.
Eta aztarna horien lekuko dira Lizian egun ikus daitezkeen hondakin arkeologiko ugariak, gehienak toki ederretan kokatuak.
Antaliatik abiatuko gara, autobus txiki batean, hegoalderantz, kostalderantz, eta bidean arkeologia gunerik garrantzitsuenak bisitatuko ditugu (Perge, Aspendos, Arikanda edo Xhantos, besteak beste), baita kostaldeko tokirik ederrenak ere.
Eta bidaiaren kontraste gisa, Greziako Kastelorizo uhartea, Liziako kostaldetik oso gertu dagoena.
Antaliarainoko hegaldia –Perge – Aspendos –Side –Faselis –Çirali –Arikanda –Demre –Ucagiz –Simena –Kekova –Kas –Xanthos –Patara–Kastelorizo –Kas –Antalia.
Ibilbide guztirako autobus pribatu txiki bat erabiliko dugu. Txalupaz bi bidaia egingo ditugu, eta turista-motako hoteletan egingo dugu lo. Oinezko ibilbideren bat egiteko aukera izango dugu. Banoako gidaria.
- Antaliarainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Ibilbide guztirako autobus pribatu txiki bat.
- Ibilbide guztiko ostatu- gastuak (lo egitea eta gosaria), turista- mailako hoteletan.
- Kastelorizo uhartea bisitatzeko ferrya.
- Simenako aztarna arkeologikoak bisitatzeko itsasontzia,
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Banoako gidaria.
- Zehaztuta ez dauden otorduak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 9 egun
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: apirilaren 12tik 20ra.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Prezioa : 1.840 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.