Foto Boli Kosta Hondartzak, oihana eta sabana

Boli Kosta
Hondartzak,
oihana
eta sabana

Boli Kosta
Hondartzak,
oihana
eta sabana

Mendebaldeko Afrikak beti harritu izan gaitu, baita orain ere, ezegonkortasun politiko eta sozialak Maliko Sahalaren inguruko lur zabaletarako bideak ixten dizkigunean. Zorionez eskualdeetako batek gatazka alde batera utzi eta bidaiarientzako ateak zabaltzea erabaki du: Boli Kosta.
    Boli Kostan bi eremu ezberdin bereiz daitezke: batetik, kostalde zabala, hondartzak zoragarriak, baso ekuatorialak eta plantazio handiak dituena, eta, bestetik, barruko aldea, sabana itxurako paisaiekin, edo ondoko boucle du Niger deritzonaren unibertso kulturalarekin harreman handia duena.
    Urte askoan bisitatu gabe, Boli Kostara itzultzean egiten dizugun proposamena antzina Frantziako kolonia izan zen herrialde honen aberastasuna bere osotasunean ezagutzea da: dibertsitate etniko handia, arkitektura tradizionala eta koloniala eta kultur aniztasuna (antzinako animismotik edaten duen tradizio erlijiosoak, afrikar musikaren adierazpen modernoak…)
    Eta batez ere bertako biztanle atsegin eta abegikorrak, galdutako denbora berreskuratzeko ahaleginetan dihardutenak, aspaldi Boli Kosta inguruko herrialderik oparoena izan zen baitzen.

Oharra: Madril irteera bezperan egingo da.

Interesguneak

• Antzinako hiriburua eta "Gizateriaren Ondarea" izendatutako Grand Bassam hiriko arkitektura koloniala eta atmosfera dekadentea • Senufo etniaren herrialdea eta bertako unibertso kulturala: baobab zuhaitzak, nekazaritza, adobezko arkitektura tradizionala, dantzak, maskarak eta erritualak • Mendi berdeetako paisaiak, ur-bideak eta Mango ur-jauziak • Sassandra, San Pedro, Grand Bereby, mendebaldeko hondartzak: arrantzaleen herrixkak, palmondoak, tokian tokiko azokak... • Jamusukroko Notre Dame de la Paix-eko basilikako nabarmenkeria. 

Ibilbidea

Abidjan –Grand Bassam –Jamusukro –Korhogo –Daloa -Man -San Pedro -Grand Bereby –Sassandra –Grand Bassam –Abidjan.    

Zenbait datu interesgarri

Abidjanerainoko hegaldia. Autobus pribatu txiki bateko garraioa, ibilbide osoan. Ibilbide zirkularra eta bariatua, Bali Kostako tokirik interesgarrienak bisitatuko ditugu, eta herrialde honek inguruko azpiegiturarik onenak baditu ere, oraintsu arteko gatazkaren ondorioak agerian daude, beraz, Afrikan barrenako bidaia izateko, erosoa dela esan daiteke, baina ostatuei dagokienez gorabehera handikoa. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Abidjanerainoko hegaldi erregularra, joan- etorria.
    - Boli Kostan sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Ibilbide osoan, turista mailako hoteletako egonaldia  (lo egitea eta gosaria), (bainugela pribatuarekin).
    - Ibilbide osoan, autobus pribatu txiki bateko garraioa.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Zehaztu ez diren museo eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire- tasak (kontsultatu gure bulegoetan).
    - Eskupekoak eta "Prezioaren barruan" zehaztu ez diren bestelako kontzeptu guztiak.

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik. abuz. 5an.

Prezioa : 2.070€ + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Boli Kosta
Hondartzak, oihana eta sabana
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT