Bi erraldoiren artean kokatua, iparraldean Himalaiak eta hegoaldean India, Bhutanek urte askoan eutsi ahal izan dio bere historiari eta ondo jakin izan du nortasuna gordetzen. #Bhutan herrialdeari buruzko datu gutxi zabaldu dira komunikabideetan: Himalaiako erresuma txiki bat dela, budista, eta joateko “garestia”. #Mendetan sozialki nahiz ekonomikoki bakartuta egon ondoren (nahita gehien bat) Bhutanek ateak ireki ditu. Poliki-poliki, baina gehiegi luzatu gabe. Bakartuta egote horrek erresumako kultura, ondare eta naturaren edertasuna gordetzen lagundu izan diote eta edertasun hori ia aldaketarik gabe iritsi da gaur arte. Herrialde txikia izan arren, zazpi mila metrotik gorako gailur ugari daude Bhutanen, baita baso zabalak, han-hemenka sakabanatutako monasterioak eta ingurune gogor eta lantzean bizi izaten ohitutako biztanleak ere. #Ibilbide aberatsa, herrialdea sartaldetik hego-ekialdera zeharkatzen duena eta ibilbidearen amaieran Indian sartuko gara, Assan izeneko probintzian.
• Paro eta bertako monasterio ikusgarria: Rinpung • Thimpu, erresumako hiriburu lasaia • Punakha eta bertako monasterio ederra • Wangdi, Bhutango erdialderako sarbidea • Trongsa eta bertako gotorleku-monasterioa • Bumthang harana • Thrumshing La, mendiko errepide zirraragarria • Mongar, ekialde urrunerako sarbidea • Trashigang, merkataritzako gune nagusia • Tashi Yangtse, bakarra, herrialdeko “Kora” delakoa • Samdrupjongkhar, Bhutango hegoaldeko atea.
Delhirainoko hegaldia –Paro –Thimpu–Punakha –Wangdi –Bumtang –Mongar –Trashigang –Samddrupjongkhar –Guwahati –Delhi.
Delhitik Parorako hegaldia. Ibilbide osoan lur mota guztietarako ibilgailuak erabiliko ditugu. Lo egiteko eta, turista motako hotelak. Bhutango ekialdean, bideak txarrak dira. Banoako gidaria.
Delhiraino hegaldia, joanetorria. DelhiParo eta GuwahatiDelhi hegaldiak. Aireportu eta hotelen arteko joanetorri guztiak. Bhutanen sartzeko bisatua. Indian sartzeko bisatua. Bhutanen, autobus pribatua ibilbide guztirako. Bhutango mugatik Guwahatiraino autobus pribatua. Turista motako hoteletako egonaldia ibilbide osoan. Bhutango egonaldia (pentsio osoa). Bidaiako asistentziaasegurua. Bhutango bertako gidaria. Banoako gidaria.
Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak. Airetasak. Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Madril eta Bartzelonatik.
Prezioa : 3.380 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.